Categories: Sailkatugabeak

Zakil motak, formaren arabera

Jende askok sekulako garrantzia ematen dio zakilaren tamainari, baina, ba al da honen formaz arduratzen den inor?

Zakilaren formak garrantzia izan dezake baginaren puntu bat edo beste laztantzeko orduan, baita, sexu-harremanetan jarrera bat edo beste hautatzerakoan ere. Horrek ez du esan nahi forma batzuk besteak baino hobeak direnik, baina bai bakoitzak bere abantailak dituela eta hori aprobetxatzen jakin behar dugula.

Baina zeintzuk dira forma tipikoenak eta zein abantaila du hauetako bakoitzak?

1. Arkatz formakoak: Punta finagoa duen zakil mota da. Batez ere, uzki bidezko sexua praktikatzeko da egokia.

2. Zakil okertuak: Alde batera zein bestera okertuta dauden zakilek estimulazioari mesede egin diezaiokete. Adibidez, gorantz okertuta daudenek G puntu delakoa estimulatu dezakete. Ezkerrera nahiz eskuinera okertutakoek ez dute abantailarik ezta desabantailarik ere. Hori bai, okerdura oso nabaria bada, gerta daiteke sarketan emakumeari mina eragitea.

3. Perretxiko-zakila: Glandea oso zabala duten zakilak dira perretxiko-zakilak. Ez dira uzki bidezko sexua praktikatzeko egokiak, mingarria izan daiteke eta. Felaziorako, aldiz, oso gozagarriak izan daitezke, emakumearentzat batez ere.

4. Kono-zakila: Pirámide edo kono itxurakoa da, glandea estua duena eta oinarrira heldu arte proportzioan zabalduz doana da. Sarketarako oso aproposa, gehien bat uzki-sexurako, dilatazioa progresiboa delako.

5. Platano formako zakila:
Oinarria nahiz glandea estua ditu, baina, zakilaren gorputza sendoa da. Ez du arazorik ematen sexu orala praktikatzerakoa ezta koitoan ere.

6. Atzapar itxurako zakilak: Ez dira oso ohikoak, halere, existitzen dira. Glandea okertuta duten horiek dira, hain zuzen. Felaziorako nahiko konplikatuak.

Ikusten duzuen bezala, zakil forma ezberdinak daude. Zakil bakoitza den modukoa da eta probetxu handiena ateratzen ikasi behar dugu.

Neskei zein da gehien gustatzen zaizuen zakil mota?

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Oso ona posta!!! Nik neurea ez dakit seguru nun kokatuko nukeen... Igual perretxiko-zakila izango dut! Felazioetan behintzat bai nik, bai nire neskak izugarri gozatzen dugu behintzat (hori da berak esaten duena, sinistu egin beharko!)

  • Atzapar itxurakok existitzen die, bai! Nere mutilenai behintzet itxura hoi hartzeiot... ta felazioako etzait konplikatugie iruitzen, nere gizontxok earki gozatzeo ta koxka itten ez dioten bittarten, gustoa eotea... forma asko probatzeko aukeraik ez det izan zoritxarrez, baño platanokin masturbatzea gustatzen zaitenez...

  • oso ona gaurkoa eh!interesgarria gaiñera!ea besteetan ere horrelako gehiago jartzen dezuten!egunero irakurtzen det!urrunarte!

  • Ba, nire zakila platano forma du ta berantz okertuta. Nahiz eta "virgen" izan, uste dot zakil mota honekin aproposa dela neskan G puntua estimulatzeko 4 hanketako posturan (txakurrarena gaizki ez banago)...

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago