Categories: Sailkatugabeak

Esperimentu baterako bikote bila

Britainia Handiko enpresa bat urrutitik intimitatea izatea ahalbidetzen duen asmakizuna probatzeko prest dauden bikoteen bila ari da. Enpresak, Distance Lab eskoziarrak, Mutsugoto izeneko asmakizun berriak interes handia piztu duela adierazi du.

Makina, kamera, argi artifizial eta ordenadoreen bitartez, bikotekideei elkarrekin egongo balira bezala ukitzeko aukera emango die, nahiz eta errealitatean hainbat kilometrotara egon bata bestearengandik.

Aparatuak maitaleei elkarrekin egongo balira bezala ukitzeko aukera ematen die.

Bikotekideek atzamarretan eraztunak eraman behar dituzte; horiek ohearen gainean kokatutako kameraren ikusmiran daude. Kamerek eraztunek gorputza laztantzen egiten dituzten mugimenduak jarraitzen dituzte.

Mugimendu horiek beste pertsonaren gorputzera izpi argi bezala igorri eta proiekta egiten dira.

Tomoko Hayashi japoniarra da Mutsugotoren asmatzailea eta bere lan berria abuztuan Edinburgoko Jaialdian aurkeztuko du.

Teknologia berrien iraultza sexu-harremenatara ere iritsiko da?

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Zelako asmakizuna!
    Niri ez zitzaidan inportako horrelako esperimentuan partehartzea, baia, ez dut uste mutilarekin egongo bazina bezala disfrutauko nukenik!!
    Bestearen presentzia ordezkaezina da eta...

  • Berarekin egongo bazina, baina berarekin eon gabe, bere laztanak jasotzen baina gero, bere zurrunkak entzun gabe ezta??
    Ez dakit, probatea izango litzateke ezta... halaere, urruntasunean ezin da danatarik ein...

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago