Categories: Sailkatugabeak

Sexua eta hilerokoa; bateragarriak ala bateraezinak?

Hilerokoak etsipenak nahiz pozak ekarten ditu, egoeraren arabera. Kasu askotan, egun batzuetako atzerapenak urduritasuna eta estutasuna eragin dezake, baina, beste zenbaitetan asmo erotikoak zapuzteko bide ere izaten da.

Nork ez ditu entzun ‘mutil batekin geratu naiz eta justu hilerokoarekin nago’ bezalako komentarioak? Behin baino gehiagotan aipatutako kontuak dira horiek, baina, zergatik egin behar zaie uko sexu-harremanei emakumea hilerokoarekin dagoenean?

Beharbada mutil askorentzat ezatsegina izan daiteke hilerokoarekin dagoen neska bati ‘cunnilingusa’ egitea, horrek, ordea, ez du beste praktika batzuk baztertu behar direnik esan nahi.

Nahikoa da elkarrekin sexua izan nahi duten bi pertsonen arteko adostasuna, hilerokoarekin edo hileroko gabe harremanak izateko. Hori bai, kontutan eduki behar da, hilerokoarekin ere haurdun geratzeko aukerak daudela eta HIESA bezalako gaixotasunak bedin-berdin transmititu daitezkeela. Bestelakoan, lasaitasun osoz gozatu daiteke sexuaz.

Zuk izaten al dituzu sexu-harremanak hilerokoarekin zaudenean? Kontatu zure esperientzia.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • Nei izugarri gustatzen zait hilerokoarekin nagoenean larrutan egitea. Oso erraz eszitatzen naiz eta sexu harremanetan beste edonoiz baino gehiago gozatzen dut... Nik uste aurreiritziak alde batera utzi behar direla.
    Benetan, probatu!!!!

  • Jo, nere neskak gauza bea esateu, reglakin kriston gogua izaten dula larrutako, bestetan baino haundiagua, baina ez dakit... Nik ez det probatu, baina ez dakat gogo haundiyik...

  • Jo, ba nik ez dakit ze esan. Ni mutilakin bizi naiz ta ez deu preserbatiboik erabiltzen. Eta bai, hilekoarekin ere bero bero jartzen naiz. Baina maindiriak inoiz baino zikinao uzten ditugu. Ta geo ez dit grazik egiten hor lotan gelditziak.

  • Ni askotan egin gabe geratu naiz, arrazoi horregatik. Baina uste dut ni enintzela gustora egongo eta nere bikotea ere ez. Nere lagunek egin izan dute eta atsegina dela esten dute baina nei ez didate konbentzitu.

  • Egia esan nik iñoiz ez det harremanik izan hilekoakin nagonen, batez ere nire aldetikan ez didalako irrika berezirik sortzen, ez nintzelako lasai egongo. Akaso probatzea izango da...baina koko bezala ni ere oraindik ez naute konbentzitu

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago