Categories: kultura

Bermeoko Arrain Azoka 2017: Kartel lehiaketa

Arrain Azoka Elkarteak “XXIII. Arrain Azoka 2017” iragarten dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Arrain Azokako egitarauren foiletoaren azala eta kartel iragarlea. Halan ba, Arrain Azoka Elkarteak erabakiko dau zelan egingo dan XXIII Arrain Azoka 2017 kartel iragarlea. Kartelak inspiratu behar du arrainari eta itsasoari lotutako azoka bat dela.

GAIA: Bermeoko Arrain Azokeagaz zerikusia izan beharko dau

LANEN AURKEZPENA: derrigorrez, 68×34 cm-ko neurrikoa izan beharko da, formatu bertikalean eta gura dan beste kolore eta edozein teknika erabilita, beti kontuan izanda irudia digitalizatu egingo dala. Lana euskarri gogor bati lotuta aurkeztu behar da. Kartel irabazlea ordenagailuz egin ezkero, irabazleak kartela euskarri informatikoan aurkeztu beharko dau be bai, inprimatutako tamainan (68x34cm), gitxienez 300 ppko bereizmenagaz.

KONTUAN IZAN BEHARREKOA : Kartelean azokaren 5 babesleen logoak be agertu behar dirala, eta euren presentzia igarri behar dala, euren laguntzari esker Azokea bideratu daitekelako. (Eusko Jaurlaritza, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Bermeoko Udala; El Correo; eta BBK-Kutxabank), horretarako beheko aldean 6 cm.ko barrena itzi behar da, eta goian aitatutako neurriaren barruan egon behar da.

BESTE BALDINTZA BATZUK: Arrain Azoka Elkarteak kartelean aldaketak egitea eskatu leikioz irabazleari. Epaimahaiaren erabagia jakin arte, ezin da ezagutzera emon aurkeztutako kartelik ezta egilearen nortasunik publikoki ezta sare sozialetan be. Arrazakeria, sexismoa eta homofobia adierazoten daben kartelak kanporatu egingo dira.

LANAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA: Bermeoko Turismo Bulegoan aurkeztuko dira, egilearen izen barik eta izenburuagaz. Gutun-azal itxi batean, eta agerian izenburu hori jarririk, egilearen datuak barruan joan beharko dira.

EPEA: martxoaren 12an eguerdiko 14:00etan amaituko da.

TESTUA: testu hau jarri beharko dau “XXIII. Arrain Azoka . maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo” . Egileak askatasuna dauka lelo bat ere txertatzeko bere lanean.

ERAKUSKETEA: Lehiaketean parte hartu daben kartelak Arrain Azokaren asteburuan ikusgai egongo dira (oraindik erabaki barik tokia)

EPAIMAHAIA: Arrain Azoka Elkarteko kidez osatuta egongo da.

AUKERAKETEA: Lan irabazlea martxoaren 13an aukeratuko da, eta martxoaren 14an Bermeoko Udalaren web orrialdean jakinarazoko da nor dan irabazlea. Arrain Azoka Elkarteak kartel irabazlearen jaubetzea ez eze, jendaurreko komunikazinorako, kopietako eta banatzeko eskubideak be eskuratuko dauz; eskubide horreek Arrain Azoka Elkartearenak baino ez dira izango. Saririk emon
barik be itzi daiteke, aurkeztutako kartelek oinarri honeetan agertzen diran baldintzak ez badabe beteten epaimahaiaren ustez.

SARIA: Sari bakarra egongo da, 600 eurokoa, eta maiatzaren 19an Hegaluze Sariko ekitaldian emongo da. Sarituak izan ez diran lanak batzeko epea maiatzaren 22tik 28ra artekoa izango da, Bermeoko Turismo Bulegoan. Epe hori igaro eta gero, jaso ez diranak Arrain Azoka Elkartearenak izango dira.
Lehiaketan parte hartzeak, baldintza guzti-guztiak onartzen dirala esan gura dau.

ARGIBIDE GEHIAGO: Bermeoko Turismo Bulegoa. Tel.: 946179154; Posta elektronikoa: turismoa@bermeo.eus

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago