Categories: Albisteak

Gurasoentzat teknologien erabilera egokiari buruzko programa, Bermeon

Adi! Guraso bazarete, ziur interesatuko zaizuela ekimen hau. Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko (GOUP) Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) gurasoei zuzenduta Informazio eta komunikazioaren Teknologien erabilera egokiaren gaineko programa eskainiko du apirilaren 12an, 19an eta 26an eta maiatzaren 3an Bermeoko Kultur etxean.

Blog honetan azalduko dizuegu, adi! Bi orduko saioak dira, 17:30etik 19:30era eta helburua gurasoei teknologiaren erabilera desegokiak dakartzan arriskuen berri ematea eta ahalik eta arinen nola murriztu daitezkeen jakinaraztea, adingabeen ongizatea bermatzeko.

Ildo honetan, Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) adierazi duenez, ziberbuillyng-a gero eta gehiago agertzen da, lehen eskolan jasaten ziren erasoak, bai berbalak bai fisikoak, egun interneten sare sozialen bidez, edota sakelako telefonoaren bidez  edozein momentuetan irainak eta mehatxuak jasan daitezke. Horiez gain, beste motatako arriskuak ere aurkitu daitezke: grooming, sexting, identitate-lapurreta,  irudien  erabilera desegokia,  webcam-eri esker horren ondorioz  estortsioa , adizioak, besteak beste.

Badakizue, beraz, animatu!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago