Gurasoentzat teknologien erabilera egokiari buruzko programa, Bermeon

Adi! Guraso bazarete, ziur interesatuko zaizuela ekimen hau. Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko (GOUP) Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) gurasoei zuzenduta Informazio eta komunikazioaren Teknologien erabilera egokiaren gaineko programa eskainiko du apirilaren 12an, 19an eta 26an eta maiatzaren 3an Bermeoko Kultur etxean.
Blog honetan azalduko dizuegu, adi! Bi orduko saioak dira, 17:30etik 19:30era eta helburua gurasoei teknologiaren erabilera desegokiak dakartzan arriskuen berri ematea eta ahalik eta arinen nola murriztu daitezkeen jakinaraztea, adingabeen ongizatea bermatzeko.
Ildo honetan, Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) adierazi duenez, ziberbuillyng-a gero eta gehiago agertzen da, lehen eskolan jasaten ziren erasoak, bai berbalak bai fisikoak, egun interneten sare sozialen bidez, edota sakelako telefonoaren bidez edozein momentuetan irainak eta mehatxuak jasan daitezke. Horiez gain, beste motatako arriskuak ere aurkitu daitezke: grooming, sexting, identitate-lapurreta, irudien erabilera desegokia, webcam-eri esker horren ondorioz estortsioa , adizioak, besteak beste.
Badakizue, beraz, animatu!