Categories: Albisteakjaiak

Bermeoko jaien kartel-lehiaketa martxan da

Oraindik urte erdia geratzen den arren, Bermeoko jaietarako prestakuntza-lanak abian dira, dagoeneko.  Hortaz, jai-batzordeak ‘Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak 2016’ iragarriko duen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu du.

Blog honetan argituko dizkizuegu lehiaketaren oinarriak, ideiak prestatzen joan zaitezten ;).

Gaia: Bermeoko Jaiak.

Aurkezpena: derrigorrez, 52×70 zentimetroko neurria izan behar du, nahi adina kolore eta teknika erabiliz. Lana euskarri gogor bati lotuta aurkeztu daiteke edo euskarri informatikoan (CD batean) ere aurkez daiteke.

Lanak aurkezteko lekua eta epea: Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztuko dira. Izenburuarekin eta egilearen sinadura gabe aurkeztu beharko dira. Izenburu bera duen gutun-azal itxi batean, egilearen datuak adieraziko dira.

Epea: Uztailearen 1ean, 20:00etan amaituko da.

Testuan hau jarri beharko da:

BERMEOKO JAIAK 2016

Irailaren 7tik 16ra

Epaimahaia jai-batzordeko eta artearen munduko herriko kideez osaturik egongo da.

Aukeraketa: Epaimahaiko kideek aurkeztutako kartel guztiak ikusi eta finalistak aukeratuko dituzte. Kartel finalistak uztailaren 5ean jakinaraziko dituzte, eta ikusgai egongo dira on-line eta Gizarte eta Kultura-Etxean uztailaren 5etik 10era.

Ondoren, irabazlea herritarrek aukeratuko dute. Nola? Gizarte eta Kultura-Etxean jarriko den kutxan botoa emanez edo internet bidez. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute, eta internet bidez jasotakoek %30.

Eta saria? Jakin nahiko duzue, bada, zer irabazi dezakezuen… Sari bakarra egongo da: 600 €.

Argibide gehiago nahi izanez gero, Bermeoko Gizarte eta Kultura-Etxean (Irakaskintza 14 -16, telefonoa: 94 617 91 57) edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan eta  Bermeoko web gunean.

Gogoratzen al zarete iazko kartelaz? Nork daki! Agian ideiaren bat har dezakezue!

Zorte on!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago