Bermeoko jaien kartel-lehiaketa martxan da

Oraindik urte erdia geratzen den arren, Bermeoko jaietarako prestakuntza-lanak abian dira, dagoeneko. Hortaz, jai-batzordeak ‘Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak 2016’ iragarriko duen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu du.
Blog honetan argituko dizkizuegu lehiaketaren oinarriak, ideiak prestatzen joan zaitezten ;).
Gaia: Bermeoko Jaiak.
Aurkezpena: derrigorrez, 52×70 zentimetroko neurria izan behar du, nahi adina kolore eta teknika erabiliz. Lana euskarri gogor bati lotuta aurkeztu daiteke edo euskarri informatikoan (CD batean) ere aurkez daiteke.
Lanak aurkezteko lekua eta epea: Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztuko dira. Izenburuarekin eta egilearen sinadura gabe aurkeztu beharko dira. Izenburu bera duen gutun-azal itxi batean, egilearen datuak adieraziko dira.
Epea: Uztailearen 1ean, 20:00etan amaituko da.
Testuan hau jarri beharko da:
BERMEOKO JAIAK 2016
Irailaren 7tik 16ra
Epaimahaia jai-batzordeko eta artearen munduko herriko kideez osaturik egongo da.
Aukeraketa: Epaimahaiko kideek aurkeztutako kartel guztiak ikusi eta finalistak aukeratuko dituzte. Kartel finalistak uztailaren 5ean jakinaraziko dituzte, eta ikusgai egongo dira on-line eta Gizarte eta Kultura-Etxean uztailaren 5etik 10era.
Ondoren, irabazlea herritarrek aukeratuko dute. Nola? Gizarte eta Kultura-Etxean jarriko den kutxan botoa emanez edo internet bidez. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du. Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute, eta internet bidez jasotakoek %30.
Eta saria? Jakin nahiko duzue, bada, zer irabazi dezakezuen… Sari bakarra egongo da: 600 €.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Bermeoko Gizarte eta Kultura-Etxean (Irakaskintza 14 -16, telefonoa: 94 617 91 57) edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan eta Bermeoko web gunean.
Gogoratzen al zarete iazko kartelaz? Nork daki! Agian ideiaren bat har dezakezue!