Categories: Antzerkia

Maribel Salas eta Javier Merinoren monologoak, Bermeon

Ba al duzu planik hurrengo barikurako? Horrela ez bada, guk plan eder bat proposatzen dizugu: Maribel Salas eta Javier Merinoren monologoez gozatzea Bermeon. Plan ezin hobeagoa, ezta? Hori bai, baldintza bat bete beharko duzu… barrez lehertzeko prest egon behar duzu!!! (Hitzordua datorren apirilaren 4an, barikua, da eta dagoeneko salgai daude sarrerak.

Jakingo duzunez, Maribel Salas Vaya Semanita programan ‘La Maite’ eta ‘Nekana Amaia’ ijito abertzalearen paperengatik  da ezaguna. Baina oraingoan ez dator inoren rolla egitera, ez. Oraingoan, telebistaren munduaren ibilbidea azalduko digu bere ikuspuntutik “No os lo vais a creer” izeneko monologoan. Baina ez hori bakarrik… horrez gain, bi musika ikuskizunekin ere ondo pasatzeko aukera izango dugu.

Eta, Javier Merinori buruz, zer esan dezakegu? Ba… hasteko, oso pertsona polifazetikoa dela, aktore, gionista eta zuzendaria lanetan aritu baita. ‘Un mundo casi perfecto’ pelikularen protagonista izateagatik eta ‘Buenafuente’, ‘La gran evasión’ eta ‘Pelotas’ programetan aktore bezala parte hartzeagatik da ezaguna.

Eta… barikuan gurera etorriko da ‘Diáologos con mi barriga’ monologoa eskaintzera. Bertan, bere  txikitako konfidentziak, argaltzeko metodoak, jatetxeetan eta arropa dendetan bizi izandako esperientziak…   kontatuko dizkigu

Baina ez du edozein modutan kontatuko, noski, umorearekin egingo du, bere buruaz barre eginez eta publikoarekin konplizitatea lortuz.

Monologoak apirilaren 4an, barikuan izango dira Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan gaueko 21:00etan. Sarrerak 6 euro balio dute eta gaurtik aurrera salgai egongo dira Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, Telekan edo www.kutxabank.es web gunean. Leihatilan edo Gizarte eta Kultura etxean %25eko deskontua izango dute  adinekoek, langabetuek, ezinduek, eta Gazte  txarteldunek.

Prest orduan? Ez dudarik egin, animatu eta bertaratu zaitez, barre behintzat egingo dugu eta!!!

blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago