Maribel Salas eta Javier Merinoren monologoak, Bermeon
Ba al duzu planik hurrengo barikurako? Horrela ez bada, guk plan eder bat proposatzen dizugu: Maribel Salas eta Javier Merinoren monologoez gozatzea Bermeon. Plan ezin hobeagoa, ezta? Hori bai, baldintza bat bete beharko duzu… barrez lehertzeko prest egon behar duzu!!! (Hitzordua datorren apirilaren 4an, barikua, da eta dagoeneko salgai daude sarrerak.
Jakingo duzunez, Maribel Salas Vaya Semanita programan ‘La Maite’ eta ‘Nekana Amaia’ ijito abertzalearen paperengatik da ezaguna. Baina oraingoan ez dator inoren rolla egitera, ez. Oraingoan, telebistaren munduaren ibilbidea azalduko digu bere ikuspuntutik “No os lo vais a creer” izeneko monologoan. Baina ez hori bakarrik… horrez gain, bi musika ikuskizunekin ere ondo pasatzeko aukera izango dugu.
Eta, Javier Merinori buruz, zer esan dezakegu? Ba… hasteko, oso pertsona polifazetikoa dela, aktore, gionista eta zuzendaria lanetan aritu baita. ‘Un mundo casi perfecto’ pelikularen protagonista izateagatik eta ‘Buenafuente’, ‘La gran evasión’ eta ‘Pelotas’ programetan aktore bezala parte hartzeagatik da ezaguna.
Eta… barikuan gurera etorriko da ‘Diáologos con mi barriga’ monologoa eskaintzera. Bertan, bere txikitako konfidentziak, argaltzeko metodoak, jatetxeetan eta arropa dendetan bizi izandako esperientziak… kontatuko dizkigu
Baina ez du edozein modutan kontatuko, noski, umorearekin egingo du, bere buruaz barre eginez eta publikoarekin konplizitatea lortuz.
Monologoak apirilaren 4an, barikuan izango dira Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan gaueko 21:00etan. Sarrerak 6 euro balio dute eta gaurtik aurrera salgai egongo dira Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, Telekan edo www.kutxabank.es web gunean. Leihatilan edo Gizarte eta Kultura etxean %25eko deskontua izango dute adinekoek, langabetuek, ezinduek, eta Gazte txarteldunek.