Categories: jaiakkirolak

3, 2, 1…. Badator Bermeoko III. Ziklokros eguna!

Bermeon ez dugu atsedenik hartzen. 🙂 2013ko San Migel jaiak pasata, orain kirol apur bat egiteko unea iritsi da. Domeka honetan, urriak 13, hartu zuen bizikletak eta zatozte Bermeoko Ziklokross Egunaz gozatzera, kirola egiteaz gainera, bikain pasatzeko aukera paregabea dago eta Bermeon. 🙂

Bermeoko III. Ziklokros eguna. Iturria: Bermeoko Udala

Zer da Bermeoko Ziklokross Eguna?

Bermiotar guztiei zuzenduriko eguna da. Kirol ekintza bada ere, ondo pasatzea du helburu. Izaera “herrikoia” eta “soziala” duen lasterketa dela esan dute Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak, herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea eta osasuna eta kirolaren arteko harreman estua azaltzea helburu duena.

Nork parte har dezake Ziklokross Egunean Bermeon?

LHko 1go mailatik hasita, edonork parte hartu ahal izango du. Hori dela eta, sei bizikleta lasterketa izango dira. Hementxe dituzue ordutegiak!!

LH1: 12:05ean
LH2: 11:50ean
LH3 eta 4: 11:30ean
LH 5 eta 6: 11:00etan
DBH 1,2, 3 eta 4 eta nagusiak: 12:15ean

Nola hartu daiteke parte Bermeoko Zikokross Egunean?

Lehenengo araua: ez ahaztu kaskoa! Behin hori argi izan eta gero, ikasleek euren ikastetxeetan eman beharko dute izena, eta helduek, berriz, Bermeoko Araneko kiroldegian. Adi!!! Ziklokross egunean bertan ezin izango da eta izena eman. AZKAR IBILI! 🙂

Umeak eta txikiak (LH1etik LH6ra) euro bat ordainduko dute eta gazteak eta nagusiak (DBH 1etik gora) bi euro. Izena emateko orduan, parte-hartzaile bakoitzari eskumuturrekoa emango zaio aurretik aipatutako tokietan, alegie, txikienei ikastetxean eta nagusiei Araneko Kiroldegian.

Eta lasterketaren ostean…

Edaria izango da parte hartzaile guztientzat, baita dutxa eder bat hartzeko aukera ere.

Astebururako plan hoberik? Gu dagoeneko hasi gara entrenatzen!!! GORA BERMEO!! GORA BERMEOKO ZIKLOKROSSA!!! 🙂

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago