Prest al zaudete San Migel auzoko jaietarako? Hemen egitaraua
Bermeoko jaiak atzean utzi ditugu, eta asteburu honetan Bermeoko San Migel auzoko jaiak ospatuko ditugu. Bihar, ostirala, hasi eta astelehenera bitarte hainbat ekitaldiz disfrutatzeko aukera izango dugu, besteak beste, hitzaldia, mus eta briska txapelketak,  asto probak, dunbadak, Karibeko musika eta erromeriarekin. Bermeoko San Migel auzoko jaietako egitaraua ezagutu nahi? 🙂
Bermeoko San Migel auzoko jaiak 2013. Egitaraua
Irailak 27, ostirala
17:00etan: briska txapelketa egongo
21:00etan: mus txapelketa
Irailak 28, larunbata
11:30ean: jaiaren hasiera festa dunbadarekin
12:00etan: ermiten Bitor Uriartek hitzaldi bat eskainiko du  ‘San Migel auzoaren historia’ izenburuarekin. Ondoren, trikitixak giroa alaituko du.
18:00etan: asto probak egongo dira eta horrez gain urdaiazpikoa dastatzeko aukera egongo da. Etxeko txikienek ere umeen jolasekin ondo pasatu ahal izango dute, dena trikitixarekin girotuta.
21:00etan: erromeria Urdaibai taldearekin eta gaueko hamabietan Salsa Cubana taldearekin Karibetar musikarekin gozatzeko aukera egongo da San Migel auzoan.
Irailak 29, igandea:Â San Migel Eguna
11:30ean: jaiaren hasiera dunbadarekin
12:00etan: meza nagusia egongo da eta, ondoren, ‘San Migel baserriko sendiari’ omenaldia egingo zaio, txistulariak alaituta.
13:00etan: Leire Gotxi abeslaria entzuteko aukera izango dugu eta, ondoren, hamaiketakoa.
15:00etan: auzoko bazkaria egingo da
17:00etan: meza
- Zapatuan eta domekan eliza atarian argazki erakusketa bat egongo da.
Irailak 30, astelehena: San Jeronimo Eguna
- Arimen aldeko meza egingo da eta ostean pastelak eta ardoa dastatu ahal izango dira.
Animatu eta ondo ondo pasatu!! 🙂