Bermeoko Uholdeen 30. urteurrena ospatzeko argazki erakusketa prestatu du Udalak

Orain dela 30 urte Bermeon uholdeek izan zuten eragina gogoratzeko argazki erakusketa prestatu du Udalak datorren astelehenean, abuztuaren 26an, Nestor Basterretxea aretoan.

Halaber, Jabi Elortegi zinema zuzendari bermeotarrak uholdeen inguruan egindako dokumentalaren aurrerapena ikusgai izango da. Ondoren, Jabi Elortegirekin batera Jon Ojanguren Herri Babeseko kideak, Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko Ingurumen teknikariak, eta Juan Karlos Agirre Zerbitzu Saileko zinegotziak hitzaldia egingo dute.

1986ko uholdeen argazkia.

1983ko uholde horiek ondorio oso larriak izan zituzten herrian, besteak beste, Artika errekak gainez egin zuelako eta inguruko kaleak, dendak, tailerrak eta kontserba fabrikak suntsituta gelditu ziren; Bermeoko Kasinoa ere erori egin zen. Hala ere, herriak aurrera egin zuen.

Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldi horretan parte hartzera. Beraz badakizue, datorren astelehenean, arratsaldeko 19:30ean, Bermeoko uholdeen 30. urteurrena betetzen dela eta gertaera hori gogoratzeko ekitaldia prestatu du Bermeoko Udalak.

 

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago