Categories: Albisteakherria

Bermeoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Nagusian irregulartasunak ukatu ditu

Kaixo, egun on! Gaur Bermeoko blogean Udalak abuztuaren 13an Deia egunkariak argitaratu zuen albistearen aurrean argitu gura duen informazioa ekartzen dizuegu:

Lehenengo eta behin, azaldu gurako genuke, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorena ez dagoela Bermeoko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren ilegaltasuna aztertzen. Juridiko arloan ezagutzarik txikiena daukan edozein pertsonak jakin behar duen moduan, Administrazio Prozedurako Legeak bideratzen du edozein egintza administratibo Auzitegiek berraztertzea. Kasu honetan, ustezko salatzaileak HAPNaren tramitazioa hasi zenean eskatzen zuenaren kontrakoa nahi du orain bere demandarekin. Eta horrela utzi dute argi Epaitegian Bermeoko Udaleko zerbitzu juridikoek. Izan ere, demanda-jartzaile horren asmoa, bai udal teknikarien txostenek, bai Bizkaiko Foru Aldundiak, bai Kostetako arduradunek eta, baita Eusko Jaurlaritzak berak ere, ezeztatu egin dituen hirigintza arloko eskubide batzuk aintzatestea zen, baina ez daude lege aplikagarriaren barruan.

Bermeoko irudia. Jon Arrueren argazkia.

Beste aldetik, agertu behar dugu, Bermeoko HAPNren hasierako tramitazioa EAJ-PNV alderdiak sustatuta eta haren baiezko botoarekin hasi zela eta EA alderdiaren abstentzioarekin, teknikariek argitu beharreko gauza batzuk zeudelako. Eskumena duten erakunde guztien txosten guztiak aldekoak zirela kontuan izanda, azkenean, Bermeoko HAPN onartu egin zuen udalak aho batez, bai BILDU koalizioaren eta bai EAJ-PNV alderdiaren baiezko botoekin.

Argi utzi gura dugu baita momentu honetatik, albiste alderdikoi hori argitaratzeko erabili den iturria, Euskal Herriko Auzitegi Gorenean demanda jarri duen pertsona bera izan dela. Gainera, pertsona horrek ilegaltasunez eraiki duela ezelako baimenik gabe familia bakarreko etxebizitza bat. Espedientea zabaldu zaiola ilegal aitortua izan dadin partikular baten salaketaren aurrean, eta bota egingo dela ezinezkoa delako legeztatzea, horretarako beharrezkoak liratekeen hirigintzazko eta legezko elementurik ez duelako. Zalantzarik gabe, zentzu gabeko egintza judizial bat ekarriko du eta bermerik txikiena gabekoa ere. EHJAGak ezeztatua izatea itxaroten dugu argi dagoelako fede txarrez egin dela. Gainera, HAPN hasiera baten idatzi zenean azaldu zituen argudioetatik era nabarian kontrajarria da. Argi utzi nahi dugun beste gauza bat da, albistean lurren birkalifikatze bat aipatzen dela. Eta ez da egia horrelakorik egin nahi denik, hori nahaste bat da, egin gura dena Bermeoko Hirigintzako Planeamendu osoaren Antolamendua delako eta horretan ados egon dira bai EAJ-PNV eta bai BILDU, eta kontsultatuak izan diren teknikari guztiak ere. Eta argi dago legeak horretarako biderik ematen duenean Epaitegietara joateko aukerarik ez dioguna ukatuko inori. Hortik, irakurri diren titularretara doana, errealitatea ez delako inondik eta inora ezagutzen edo beste arrazoi ezkutuagoengatik baino ezin da izan.

Bermeoko irudia. Batiste Telletxearen argazkia.

Azaldu beharrekoa da, Bermeoko HAPN onartu eta gero, eraikuntza egiten dabilen enpresak lizentzia eskatu ostean, Bermeoko Udalari ez zaiola geratzen beste biderik obra lizentzia ematea baino, egintza arautua delako. Horren ondorioz, udalak, Lurraren Legeak eta Araudi aplikagarri guztiek ezarritako baldintzak betetzen dituen proiektu bati lizentziarik emango ez balio, indemnizazio handi bat eman beharraren aurrean egongo litzateke legea ez betetzeagatik.

Azkenik, eta albisteak zuzenean lotzen duenez San Martineko etxebizitzen eraikuntzaren gaia ere, esan beharra daukagu, judizio-agindu tinko eta atzeraezinaren bidez kasu horretan gertatu den kaltea hiru milioi eta erdi eurokoa dela, gehi kosteak eta interesak, beste milioi bat gehiago. Horren ondorioz, BERUALA SAk SALAKETA PENALA jarri du TRAMITERA ONARTU DENA, hain zuzen ere, aurreko alkatearen, Hirigintza Saileko alkateordearen (biak EAJ-PNV alderdikoak) eta enpresa horretako gerentearen aurka. Inputatu modura deklaratzera deituta daude datorren 2013ko irailaren 11n Gernikako 1. zenbakidun Epaitegian. Beste lekuko batzuek ere datorren irailaren 10ean deklaratuko dute. Argi dago, kasu horretan Epaitegiak ilegaltasun penalerako elementuak ikusi dituela, horretaz ikerketa bat zabaltzeko bestekoak. Kasu honetan, nabaria denez, beste bide desberdin bat hartu da eta ez dago ikertzen ustezko deliturik dagoen edo ez, San Martineko eraikuntzan bai gertatzen den moduan.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago