Categories: Jaialdiakultura

Leire Gotxiren ahotsa entzungai, Bermeoko Txistu Alardean

Uda ate joka dugu honetan, urteroko legez, 2013ko Txistu Alardea ospatuko da Bermeon, arratsaldeko 20:00etan, Artza frontoian. Protagonista asko izango ditu ekitaldiak, besteak beste, Leire Gotxi abeslari bermeotarraren ahotsa.

Leire Gotxi abeslari bermeotarra. Argazkia: eitbcom

Nortzuk hartuko dute parte Bermeoko Txistu Alardean?

Musika-eskolako musikariek: txistulariak, baterijolea, akordeoilaria, kamara koroa eta koro txikia. Azken hauek KOLDOBIKE eta José Antonio Egiaren GURE TALA abestuko dituzte.

Herriko txalapartari eta Irrintzilariek: Lehenengoz parte hartuko dute Bermeoko Txistu alardean

Alkartasuna dantza taldeak: Markinako Xaragi dantza, Gipuzkoako makil txiki dantza eta urteroko Baztarre, Gibelpe eta Erroxape jota, arin-arina eta biribilketak dantzatuko dituzte.

Bizkaiko musika-eskoletako txistulariek (Zornotza, Ondarru, Santurtzi, Sestao, Bilbo eta Durango)

Ondarruko Metal taldeak

Gainera….

• Lehen aldiz entzungo dira bi obra

o Erauzkinen “MARITXU”

Biribilketa ezaguna bada ere,kanta melodia berri batekin entzungo dugu. Erauzkinen familiaren etxean aurkitutako eskuizkribuz betetako kaxa bat Udalaren Musika Eskolara ekarri zuten eta bertan aurkitutako partitura da errekuperatu dena eta zapatuan entzun ahal izango dena.

o Francoren ‘CAMINO DE ROSAS”

Bermeoko udalaren bandak hainbatetan jotako obra da “Camino de rosas” delakoa, baina aurten lehen aldiz entzungo da txistu eta metalerako bertsioan. Konponketak Iban Ibarretxe musika-eskolako txistu irakasleak egin ditu.

• Leire Gotxik parte hartuko du lehenengoz, alardean

Aurtengoan gonbidatu berezia Leire Gotxi bermiotar kantari gaztea izango da. Bere diskoko bi kanta sartu dira XII. Txistu Alardeko egitarauan, “IRAGANA” eta “DENBORA”, hain zuzen ere. Leire ETB-1ekoKantuan” saioan egin zen ezagun, eta aurtengo alardean bere ahotsaz gozatzeko beta izango dugu.

Sarrera doakoa da, beraz, ez hutsik egin, giro aparta izango da eta Bermeoko Artza frontoian. Eta herriko jendeaz gain, eskualdeko musikazaleak gonbidatu zaudete Bermeoko XII. Txistu Alardera. Orain eguna heltzea besterik ez da geratzen. Bitartean, besarkada guztioi! 🙂

Bermeo

Share
Published by
Bermeo

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago