Leire Gotxiren ahotsa entzungai, Bermeoko Txistu Alardean
Uda ate joka dugu honetan, urteroko legez, 2013ko Txistu Alardea ospatuko da Bermeon, arratsaldeko 20:00etan, Artza frontoian. Protagonista asko izango ditu ekitaldiak, besteak beste, Leire Gotxi abeslari bermeotarraren ahotsa.
Nortzuk hartuko dute parte Bermeoko Txistu Alardean?
• Musika-eskolako musikariek: txistulariak, baterijolea, akordeoilaria, kamara koroa eta koro txikia. Azken hauek KOLDOBIKE eta José Antonio Egiaren GURE TALA abestuko dituzte.
• Herriko txalapartari eta Irrintzilariek: Lehenengoz parte hartuko dute Bermeoko Txistu alardean
• Alkartasuna dantza taldeak: Markinako Xaragi dantza, Gipuzkoako makil txiki dantza eta urteroko Baztarre, Gibelpe eta Erroxape jota, arin-arina eta biribilketak dantzatuko dituzte.
• Bizkaiko musika-eskoletako txistulariek (Zornotza, Ondarru, Santurtzi, Sestao, Bilbo eta Durango)
• Ondarruko Metal taldeak
Gainera….
• Lehen aldiz entzungo dira bi obra
o Erauzkinen “MARITXU”
Biribilketa ezaguna bada ere,kanta melodia berri batekin entzungo dugu. Erauzkinen familiaren etxean aurkitutako eskuizkribuz betetako kaxa bat Udalaren Musika Eskolara ekarri zuten eta bertan aurkitutako partitura da errekuperatu dena eta zapatuan entzun ahal izango dena.
o Francoren ‘CAMINO DE ROSAS”
Bermeoko udalaren bandak hainbatetan jotako obra da “Camino de rosas” delakoa, baina aurten lehen aldiz entzungo da txistu eta metalerako bertsioan. Konponketak Iban Ibarretxe musika-eskolako txistu irakasleak egin ditu.
• Leire Gotxik parte hartuko du lehenengoz, alardean
Aurtengoan gonbidatu berezia Leire Gotxi bermiotar kantari gaztea izango da. Bere diskoko bi kanta sartu dira XII. Txistu Alardeko egitarauan, “IRAGANA” eta “DENBORA”, hain zuzen ere. Leire ETB-1eko “Kantuan” saioan egin zen ezagun, eta aurtengo alardean bere ahotsaz gozatzeko beta izango dugu.
Sarrera doakoa da, beraz, ez hutsik egin, giro aparta izango da eta Bermeoko Artza frontoian. Eta herriko jendeaz gain, eskualdeko musikazaleak gonbidatu zaudete Bermeoko XII. Txistu Alardera. Orain eguna heltzea besterik ez da geratzen. Bitartean, besarkada guztioi! 🙂