Gaztelugatxe: ezagutu bermeotarron altxorra!!!

Bermeotar guztiok ezagutzen dugu Gaztelugatxe: Bizkaia eta Euskal Herriko kostako tokirik ederrenetariko bat, ederrena ez bada!!! šŸ˜‰ Halere, batzuetan kanpoko batek galdera bat egiten digunean (historiari buruz, ohiturei buruzā€¦) lotsatuta geratzen gara erantzuteko orduanā€¦ Noiz eraiki zuten baseliza? Zer esan nahi du ā€˜Gaztelugatxeā€™ izenak? Beti gaur bezalako toki lasaia izan al da ? Hori dena jakiteko ikerketatxoa egin dugu ā€¦ eta gauza polit batzuk topatu ditugu!! Eta bide batezā€¦ leku eder honen argazkiak berreskuratzeko aprobetxatu dugu:

Gaztelugatxeko Doniene / San joan. Argazkia: Jose Luis Ajuriaguerra

Ba al zenekien esan nahi duen ā€˜Gaztelugatxeā€™ izenak?

Bi hipotesi daude. Lehenaren arabera, izena ā€˜gazteluā€™ eta ā€˜aitzā€™ erroez osatua egongo litzateke. Gaztelugatxe arrokaren gainean dagoen gaztelua litzateke, beraz.

Bigarren hipotesiak, ordea, ā€˜gatxeā€™ hitza ā€˜gaitzā€™ hitzarekin hurbiltzen du (gaitz, gaizto, gaizkiā€¦gatxe). Gaztelu gaitza, latza, litzateke ā€˜gaztelugatxeā€™ izenaren esanahia. Bertara nekez iristen zirelako?

Zuk baduzu beste hipotesirik?

Gaztelugatxeko Donienera iristea ez da erraza. Argazkia: Alberto Zorrilla

Ba al zenekien filmak grabatu zirela Gaztelugatxen?

ā€œLa Noche de..ā€ (ETB2ko saioa, gazteleraz)Ā  gure irlan grabatutako film baten berri eman ziguten: ā€œEl casto varĆ³n espaƱolā€ espainiarra, 1973 urtekoa. Ikusi al duzue filma?

Ba al zenekien baselizak 10 mende dauzkala?

Kondairak dio tenplarioek sortu zutela X. mendean. 1.000 urtez, hainbat jabe izan zuen. Eraso batzuk ere jasan zituen. XVI. mendean esate baterako, kortsario batzuek baseliza eraso eta bertan bizi zen ermitaua hil egin zuten. 1978. urtean baselizari su eman zioten. Baseliza suntsiturik geratu zen, baina 1980. urtean berritu egin zuten.

Ba al zenekien bertan Bizkaitarrek Gaztelako erregeri aurre egin ziotela?

Kostaldea menperatzeko toki estrategikoa da Gaztelugatxe. XIV. mendean Bizkaiko zaldunek bertan aurre egin zioten Gaztelako Alfonso XIari. Juan NuƱez de Lara Bizkaiko Jaunak eta Juan de Mendoza eta Martin de Arostegi bermeotarrek hilabete oso batez kontra egin zioten eta azkenean, erregeak atzera egin behar izan zuen.

Gaztelugatxeko baseliza. Argazkia: Manuel Marques

Ba al zenekien San Juan bera egon ā€˜omenā€™ zela bertan?

Legendak dioenaren arabera, Euskal Herrira iristean, Bermeon jaitsi zen Doniene edo San Joan. Bermeotik Gaztelugatxera hiruzpalau pauso bakarrik (izatez, 231Ā  eskilara ditu) emanez heldu zen, eta pauso bakoitzaren tokian aztarnak utzi zituen. Azkenekoa Gaztelugatxen ikus daiteke.

Eta hauek bazenekizkiten?

Bermeoko ontziak itsasora irteterakoan, itzuli batzuk egiten dituzte ababor eta istribor arrokaren inguruan, zortea izateko.

Diotenez, santuak ugalkortasun arazoak dituzten emakumeak lagun ditzake.

Batzuen ustez, Donieneren delako aztarnek zenbait gaitz senda ditzakete.

Bukatzeko, topatu dugun bideo ederra eskaini nahi dizuegu, aireetatik filmatutakoa. Eta zuek ba al duzue toki zoragarri horren argazki edo bideorik? Beharbada beste anekdota batzuk ezagutzen dituzue, aipatu ez ditugunakā€¦ Horrela bada, dudarik ez! Konta iezazkiguzue blog honetan edota Bermeoko Facebook orrialdean! šŸ™‚

Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago