Erromeidxe antolatu dute apirilaren 21erako bermeotarrek

XIII. mendearen hasieran sortutako Bermeo tradizio luzeko arrantza herria da. Ia 800 urte pasa dira ordudanik, baina hala ere, euskal usadio batzuk bizirik diraute oraindik. Eta nola… bermeotarrek portu aldeko saregileen abileziaz josi dituzte usadioak aro garaikideko oihalera.

Ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, euskaldunon plaza izan ohi zen erromeria berreskuratu dute aurten bigarrengoz. Musika eta dantza aterako dituzte kalera apirilaren 21eko Erromeidxen.

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Apirilak 21 ERROMEIDXE – EGITARAUA

12:30etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA jai giroan

SANJUANPORTALE : Sanjuan Portaletik Izaro Abesbatza eta Bermeotarrak Fanfarrearekin kalejira

BEHIPORTALE : Nekazari kalearen hasieran zegoen atetik Musika eskolako trikitilariekin kalejira

SANTABARBARAPORTALE : Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atetik Alkartasuna Dantza Taldea eta Erraldoien Konpartsarekin kalejira

ERREMEDIOPORTALE : Erremedio kale hasieran zegoen atea, beraz, Fielato Enparantzan hasita Joseba eta Andoni trikitilariekin kalejira

ERRENTERIAPORTALE :  Ibarluzeatar Kosme kale hasieran zegoen atea, handik hasita Kankinkabara Txistu Taldearekin kalejira

14:00etan Talde guztiak Goiko plazan elkartuko dira. Bertan dantza batzuk egingo dira Arostegitik behera elkarrekin abiatu baino lehen. Portutik eta Gaztelutik jarraituko du kalejirak.

15:30etan Bazkaria frontoian. Tiketak eskuratzeko: martxoaren 22an eta 23an, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean Kultur Etxean. Prezioa: 20€

Arratsaldean… Bazkalosteko Kantak eta dantzaldia gau aldera arte

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Eguna heldu bitartean eta giroa prestatzeko asmoz, erakusketa eta hitzaldia ere antolatu dituzte:

Euskal Jantzien erakusketa : Bermeoko Irrintzilariak taldearen eskutik, partikularren eta Alkartasuna Dantza taldearen erropak izango dira ikusgai. Martxoaren 20tik apirilaren 1era, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00-21:00h.

Hitzaldi-tailerra : Euskeraz Berbetan taldearen eskutik, Ane Albisuk, Gure jantzi eta janzkerak azken 100 urteotan: Atontzearen garrantzia hitzaldia eskainiko du. Martxoaren 21ean, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00h.

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Lehen Erromeidxe Kafe Antzokian

Kankinkabara Txistu Taldeak eta Alkartasuna dantza taldeak abiatu zuten iaz, lehenengo Erromeidxe. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen dantzaldia eta 200 lagun inguru batu ziren bertan dantzarako prest. Oholtza gainean Musika Eskolako trikitilariak, Bermeoko Gaiteruak eta Kankinkabara Txistu Taldea aritu ziren, 40 bat lagun orotara. Gustora asko igaro zuten arratsaldea bertaratutakoek eta etorkizunean, jai handiagoa osatzeko gogoa adierazi zieten askok antolatzaileei. Nahi horri erantzuteko asmoz, aurten, Bermeon erroldatuta dauden Kultur talde guztiei luzatu zitzaien parte hartzeko deia eta ondorioz, herriko hamabi taldek elkarlanean antolatu dituzte egun osoko jaialdia zein ekimen osagarriak. Antolatzaileak: Haitz nagusije, Bermeoko irrintzilariak, Alkartasuna dantza taldea, Erraldoien konpartsa eta gaiteroak, Euskeraz berbetan, Erdu txo! Gazte asanblada, Izaro abesbatza, Bermeotarrak fanfarrea, Bermeoko abesbatza, Musika eskolako trikitilariak, Joseba eta andoni trikitilariak, Kankinkabara txistu taldea, Zantzue kultur elkartea, Erroxape elkartea. Halaber, Erromeidxe osatzeko, Jaialdi – Euskal Jantziak eta Bermeoko Udalaren laguntza ere izan dute.

Honenbestez, badakizue, erakusketan ideiak hartu, hitzaldi tailerrean zapia eta jantzia atontzen ikasi eta baserritar edo arrantzale jantzita… apirilaren 21ean denok Erromeidxera!

Natalia Diaz

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago