Categories: bermeotarrak

Bermeo mundiala da noski, baina… nortzuk dira bermeotar ospetsuak?

Bermeo herrri ederra dela ez daukagu zalantzarik. Eta bermeotarrak mundialak direla… are gutxiago! Hori bai, badagoz bermeotar batzuk beste batzuk baino ezagunagoak direnak eta nahita, edo nahi gabe, gure herriaren izena ‘mugaz gaindi’ zabaldu dutenak. Nortzuk dira bermeotar ospetsuak?

Ezingo genituzke guztiak post  bakar batean bildu, beraz, gaurkorako aukeratu ditugun bermeotarrak bi dira. Emakumea lehenengoa eta gizonezkoa bigarrena. XX. mende hasierakoa bata eta amaiera aldekoa bestea. Biak zein baino zein bere lanetan. Hona hemen…

Ilaski Serrano

Gazte-gazte hasi zen Ilaski komunikazio lanetan. 21 urterekin eta karrera amaitu gabe zuela, Gaztea irrati-katean hasi zen lanean esatari bezala, oraindik Euskadi Gaztea deitzen zen garaian. Geroago, telebistako lanei ekin zion, hala ere, irratia baztertu gabe. Telebistan saio hauetan ikusi izan dugu: KTM!, Betizu Gain-Gaina, Betishow, Betizu Arena, Betimu karaokea, Kuxkuxeroak.

2006ko urtarriletik hona berriz, ETB1-eko Mihiluze saioko aurkezlea da Kike Amonarrizekin batera. Baina hori ez da dena… gure bermeotarrak gogotik egiten du lan eta mikrofonoa maite du oroz gain. Horregatik, 2011ko irailetik hona, Euskadi Irratiko Oilategia irratsaioa ere aurkezten du Mikel Pagadizabal eta Joan Iraolarekin batera.

Ilaski Serrano, ETB-1eko Mihiluze saioko aurkezlea ARGAZKIA: eitb.com

Nestor Basterretxea

XX. mende hasieran jaio zen, 1924. urteko maiatzaren hasieran, artista eta zinegile bermeotarra. Herrian pasa zituen bere bizitzako lehen uretak baina Gerra Zibilak erbesteratu zuen familiarekin batera. Frantziara joan ziren lehenik eta Bigarren Mundu Gerrra tartean, Argentinara alde zuen azkenik, 11 urte pasa zituen kontinentearen beste alde hartan.

Bertan Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta publizitate arloan egin zituen bere lehen lanak. 1951. urtean berriz, Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko basilikako kriptako horma-irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu zen. Aurkeztu eta irabazi.

1958. urtean Irunen ezarri zuen bizitokia eta bertan, eskulturari ekin zion, hala ere, pintura baztertu gabe. Bere eskultura-ibilbidea oparoa izan da, azpimarratzekotan; euskal kosmogonia arkaikoaren jainkoen inguruan haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa delakoa, eta Eusko Legebiltzarreko eskultura-ikurra aipatu behar dira. Gaur egun, Hondarribian, Argentinan eta Estatu Batuetan bere hogeita hamar bat artelan daude leku publikoetan jarrita.

Industria diseinuan ere aritu izan da, batik bat, altzairu arloan. Arkitekturan eta literaturan ere lan batzuk jorratu ditu.Eta Basterretxea, ezbairik gabe, Euskal Herriko zinematografia modernoaren aitzindari da. 1963an Operacion H film laburra egin zuen, Juan Huarteren enpresen taldea sustatzeko. Frontera Films Irun ekoiztetxea sortu zuen 1964.urtean Fernando Larrukert irundarrarekin batera. Eta Pelotari (1964) (Zinemagintzarako Lehen Sari Nazionala), Alquezar eta batez ere bere lan nagusia Ama Lur (1968) (Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Gipuzkoako Ateneo Saria) filmatu zituzten.

1972tik Hondarribian bizi da Idurmendieta baserrian eta bertan, bere obraren zati garrantzitsu bat ikus daiteke.

Nestor Basterretxea bere obrari begira ARGAZKIA: eitb.com

Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago