Argazki ederrak heldu dira Bermeoko orrira: elurra Bermeon!!!

Bermeo elurtuta esnatu zen aurreko astean! šŸ˜€ Ze ederra den gure herria zuriz jantzita agertzen denetan! Ez da ohikoa izaten elurra itsas mailara arte heltzea, baina botatzen duenetan, bazter guztiak zuriz koloreztatzen dira eta paisaia zoragarriak uzten dizkigu eguraldiak. Hala iruditu zitzaion Oi Zox-eri ere eta argazki kamera hartuta elurtutako Bermeoren lekuko bihurtu zen. Hona Bermeoko Facebookeko orrira bidali zizkigun irudiak, zoragarriak!

Bermeoko portua elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox

Eskerrik asko Oi, ederrak dira benetan argazkiak! Eta zuek ez ahaztu, Facebookeko orria da herrian gertatzen den oro batzeko leku aproposa. Kontaiguzu zer gertatzen den herrian, zerk kezkatzen zaituen, ze ekimen antolatzen duzun, zertaz hitz egiten den kafe orduanā€¦ Anima zaitez eta utzi zure komentarioa gure orrian! Bertan batutako guztia laburpen batean biltzen dogu. Gainera, gertakizunen araberako post bereziak ere egiten ditugu blogerako. Ez dozu ezertxo ere galdu nahi ezta? Baā€¦ e-mailera bidaliko dizkizugu herriko albiste guztiak, Bermeoko albisteak jaso nahi badituzu.

Aste ona pasa bermeotarrok, egun batzuk barru itzuliko gara herriko gertaerekin. Bitarteanā€¦ pozik eta ongi bizi!

Natalia Diaz

Share
Published by
Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak ā€œANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017ā€ iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ā€˜Izena duenak izana duā€™ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago