Argazki ederrak heldu dira Bermeoko orrira: elurra Bermeon!!!
Bermeo elurtuta esnatu zen aurreko astean! 😀 Ze ederra den gure herria zuriz jantzita agertzen denetan! Ez da ohikoa izaten elurra itsas mailara arte heltzea, baina botatzen duenetan, bazter guztiak zuriz koloreztatzen dira eta paisaia zoragarriak uzten dizkigu eguraldiak. Hala iruditu zitzaion Oi Zox-eri ere eta argazki kamera hartuta elurtutako Bermeoren lekuko bihurtu zen. Hona Bermeoko Facebookeko orrira bidali zizkigun irudiak, zoragarriak!

Bermeoko portua elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox
Eskerrik asko Oi, ederrak dira benetan argazkiak! Eta zuek ez ahaztu, Facebookeko orria da herrian gertatzen den oro batzeko leku aproposa. Kontaiguzu zer gertatzen den herrian, zerk kezkatzen zaituen, ze ekimen antolatzen duzun, zertaz hitz egiten den kafe orduan… Anima zaitez eta utzi zure komentarioa gure orrian! Bertan batutako guztia laburpen batean biltzen dogu. Gainera, gertakizunen araberako post bereziak ere egiten ditugu blogerako. Ez dozu ezertxo ere galdu nahi ezta? Ba… e-mailera bidaliko dizkizugu herriko albiste guztiak, Bermeoko albisteak jaso nahi badituzu.
Aste ona pasa bermeotarrok, egun batzuk barru itzuliko gara herriko gertaerekin. Bitartean… pozik eta ongi bizi!