Zer behar dogu Bermeon? Bota proposamenak ostiralean Kafe Antzokian!

Zer behar dogu Bermeon? galdera horri erantzungo diote bermeotarrek datorren ostiralean, abenduak 16, Kafe Antzokian. Pokerra behar al dogu? Horixe proposatu digute asteon eta zoriondu gaituenik ere ez da falta izan Bermeoko Facebookeko orrian. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!

Zer behar dogu Bermeon? Aparkaleku gehiago behar dira? Herria zikin dago? Kirol ekintzak falta dira? Eta, lana? Galdera horiek eta bururatzen zaizkizun beste guztiak ere… horixe da ostiralean Bermeoko Kafe Antzokian egingo den bileraren ardatza. Herritarrek erabaki tresnak sortzeko parte hartze prozesua irekiko da ostiralean, abenduaren 16an arratsaldeko zortzietan. Zer deritzozue ekimenari, hurreratzeko asmorik ba al duzue?

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian

Eta poker partidak behar al ditu Bermeok? 😉 Seguru poker zale bat baino gehiago egongo dala gure herriko kaleetan! Horregatik, Gure-Toki Biker-barrek proposamen hauxe egin digu: ‘Igandean, abenduaren 18an, hamar eta erdietan poker partida Bermeon. Ordu bietan Gure Toki Bar Tomasen amaituko dugu‘. Zer diozue, pokerra bai?

Juanvi Romanek Gabon zoriontsuak opa nahi izan dizkigu guztiori argazki honekin. Horrexekin agurtuko gara datorren asterarte, eskerrik asko Bermeoko orrian parte hartu duzuen guztioi! 😀 Juanviri esan genion bezala… ‘Gabon zoriontsuak eta gora Bizkai Buru peña!! Aupa Athletic!! ;-))

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!

Natalia Diaz

Recent Posts

Bermeoko udaletxea konpontzeko lanen bigarren fasea 2018ko udan bukatzea espero dute

2013. urteko Alde Zaharreko sutearen ondorioz kaltetutako udaletxea berreskuratzeko lanen bigarren faseko obrak esleitzeko deialdia…

7 years ago

Ozeanoak zaintzeko hainbat proiektu aurkeztuko dituzte XXIII. Arrain Azokan

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean egingo da, eta ozeanoen zainketa guztion…

7 years ago

Udalak Sollubeko monumentu frankista kendu nahi du

Sollube Ganen dagoen diktadura frankista garaiko monumentua kentzeko baimena eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru…

7 years ago

Bermeoko jaietako kartel lehiaketea martxan!

Jai batzordeak “ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIAK 2017” iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu…

7 years ago

Izen-abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du Bermeok

Euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko ‘Izena duenak izana du’ sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko du martxoan…

7 years ago

Aratusteak 2017 Bermeon: egitaraua

Honezkero, dakizuen bezala, otsailaren 24, 25, 26 eta 28an, eta martxoaren 4an, Aratusteak ospatuko ditugu…

7 years ago