Zer behar dogu Bermeon? Bota proposamenak ostiralean Kafe Antzokian!
Zer behar dogu Bermeon? galdera horri erantzungo diote bermeotarrek datorren ostiralean, abenduak 16, Kafe Antzokian. Pokerra behar al dogu? Horixe proposatu digute asteon eta zoriondu gaituenik ere ez da falta izan Bermeoko Facebookeko orrian. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!
Zer behar dogu Bermeon? Aparkaleku gehiago behar dira? Herria zikin dago? Kirol ekintzak falta dira? Eta, lana? Galdera horiek eta bururatzen zaizkizun beste guztiak ere… horixe da ostiralean Bermeoko Kafe Antzokian egingo den bileraren ardatza. Herritarrek erabaki tresnak sortzeko parte hartze prozesua irekiko da ostiralean, abenduaren 16an arratsaldeko zortzietan. Zer deritzozue ekimenari, hurreratzeko asmorik ba al duzue?

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian
Eta poker partidak behar al ditu Bermeok? 😉 Seguru poker zale bat baino gehiago egongo dala gure herriko kaleetan! Horregatik, Gure-Toki Biker-barrek proposamen hauxe egin digu: ‘Igandean, abenduaren 18an, hamar eta erdietan poker partida Bermeon. Ordu bietan Gure Toki Bar Tomasen amaituko dugu‘. Zer diozue, pokerra bai?
Juanvi Romanek Gabon zoriontsuak opa nahi izan dizkigu guztiori argazki honekin. Horrexekin agurtuko gara datorren asterarte, eskerrik asko Bermeoko orrian parte hartu duzuen guztioi! 😀 Juanviri esan genion bezala… ‘Gabon zoriontsuak eta gora Bizkai Buru peña!! Aupa Athletic!! ;-))‘

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!