Amodio
Ahazterik ez, eta esperantza eta amets.
Paisaia hil egin behar dut,
begirada non pausatu nahi badut.
Denbora bizitzaren ordezko.
Mundu guztia bat-batean paperezko.
Eta beldurra.
Jendea ere joan egiten zait fotoetan.
Baso izan nahi eta sekula izango ez diren parkeetan, hiriak bere izena eta fama galtzen…
Audenek galdetzen zuen, ironiaz noski, zein den maitasunaren egia. Erantzunekin ari zen jolasten, maitasuna jokoa baita.…
Maitasunagatik erretzeari utzi nion, pastillak kendu zizkidaten, edateaz ahantzi nintzen, liburuak oparitu nituen, diskoak enkantean…