Ez naiz oroitzen hasieraz,
eta amaieraz ere ez, baina
bide luze infinitu bat azaltzen da,
eta bertan oinez, guri bizkarra emanda,
lagun ezagun bat, euripean.
Bakardadea ez da sendatzen.
Baso izan nahi eta sekula izango ez diren parkeetan, hiriak bere izena eta fama galtzen…
Audenek galdetzen zuen, ironiaz noski, zein den maitasunaren egia. Erantzunekin ari zen jolasten, maitasuna jokoa baita.…
Maitasunagatik erretzeari utzi nion, pastillak kendu zizkidaten, edateaz ahantzi nintzen, liburuak oparitu nituen, diskoak enkantean…