Jontxu eta Markelen xelebrekeriak

Jontxu eta Markel, Markel eta Jontxu. A ze parea! Barregarriak dira ezta?

Jontxu eta Markel Zuzenen bulegoan

Jontxu eta Markel Zuzenen bulegoan

Gozoa jarri da Zuzen bere bulegoa txikitzen ari zirela ikusi duenean! Lehen frontoia margotu behar bazuten, ea orain ze zigor jartzen dien! Agian, Basakabi osoa margotzea tokatuko zaie! Jajajajajajaja!!

Go!azen’en hirugarren atala amaitu ondoren, bideoan grabatu ditugu eta lezioa ikasi dutela esan digute. Ikusi ikusi!

Benetan ikasiko ote zuten lezioa? Ummmm… seguru aurrerantzean ere edozerk beldurtuko dituela, Eliren umore txarrak edo Garik eta bere taldekoek izango dituzten ideia maltzurrek.

Mota guztietako zurrumurruak sortzen dira ikastetxe eta udalekuetan, ezta? Birus hilgarri eta kutsakorrak zabaltzen ari direla, lapurretak izaten ari direla, eraikin bat sorginduta dagoela edo mamuren bat dagoela… Zuei horrelakorik gertatu zaizue?

2 thoughts on “Jontxu eta Markelen xelebrekeriak

  1. Paco Zubiri

    egingo duten festan, goazen 1.0, 2.0, 3.0 eta 4.0ko pertsonaiak ager daitezke eta han Elenek eta Haizeak berriro ondo eramaten hasi daitezke. Markel eta Jontxu berriro ondo eramaten hasiko dira Elene eta Haizea baina frontoiaren pareta margotzen jarraituko dute. Iratik Peiorekin jarraitzen saiatuko da eta Desi youtuben jarraitzaileak igotzen jarraituko du.

  2. tomasalami

    Neuk ez naiz ikusi orrelako situazioetan, baina ni bere banintzen beldurra kenduko nuke gainetik. Beti pentsatu behar da inork ez dela zuk bainon gehiago…

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *