Ondo egin al du Mikelek Elene utzita?

Bigarren atalean Mikel, mantenimentuko mutila, izan da protagonistetako bat. Eta pufff!!! Itxura guztien arabera, etsai arriskutsua egin du oraingoan. Garik begietan hartu du eta seguru aurrerantzean ere arazo bat baino gehiago izango dituela Gariren taldearekin. Beti norbaitekin sartu behar izaten du Garik eta!

Go!azen telesaileko Mikel

Mikel ‘Go!azen’eko mantenimentuko gaztea

 

Aldi berean, maitemindu ere egin zaigu! Nahikoa argi gelditu zaio oraingoan Haizea dela gustuko duen bikia, ez Elene. Haizearekin bakarka pasa dituen momentuetan neskak izan duen jarrerak eta haren izaerak harrapatu egin du.

 

Bigarren atalaren ondoren harrapatu dugu eta halaxe aitortu digu:

Erabat ezberdinak dira orain Haizea eta Elene Mikelentzat. Beraz, asko kostata baino Elene uztea erabaki du. Baina koldar xamarra ere izan da; ez duzue uste? Beste neskarik ez dagoela ez dio esan ba Eleneri! Zer pentsatuko ote du Haizeak?

Eta orain zer? Ondo egin al du Mikelek? Haizearekin aurrera egiteko bidea zabalik izango duela uste duzue? Idatzi zuen iritziak!

8 thoughts on “Ondo egin al du Mikelek Elene utzita?

  1. garazi

    Super engantxatua nago seriera!! Nice ustez Mikelek ondo egin du Elene uzten baina orain Haizeak zer egingo duen jakin nahi dut!! Espero dut Mikelekin duen erlazioak jarraitzea.. eta Elene Garirekin elkartzen bada? ze gogoak hurrengo atala ikusteko!! muxuu denei

  2. Garazi

    Super engantxatuta nago seriera!! Nere ustez Mikelek ondo egin du Elene uzten, eta orain Haizeak zer egingo duen jakin nahi dut. muxuu deneei

  3. June

    Nire ustez, Mikelek Elenerekin uztean ondo egin du, baina orain Haizea lio batean sartuta dago. Haizearekin zer gertatuko dena jakin nahi dut.

  4. Maria

    Oso engantxatuta nago seriean!! Asko gustatzen zait! Nire ustez, Mikelek ondo egin du Elene utzita, benetan Haizea gustatzen bazaio, Elene haserretu da Mikelek ezer egin gabe, Mikelek sentitu duena egin du, beraz, espero dut Elenerekin ondo konpontzea. Nik Mikelen egin duen gauza berbera egingo nuke.
    muuxu deeneii

  5. eider

    Nire ustez, Mikelek oso ondo egin du Eleneri uzten. Mikeleri asko gustatzen zaio Haizea eta ez zait ondo iruditzen Eleneren portaera, izan ere, bixki bat izango banu horrelakoak nahasketak gertazea normala izango zen eta ez nintzen hasieratik horrela jarriko antzemana izango hori gertatuko zela.

  6. Leire

    Nik uste dut Mikelek ondo egin duela Elene uzterakoan, hasieratik Haizea gustatzen zaio, eta gainera, oso erraza da bi bixkirekin nahastea.Nik uste dut Elene ez zela hainbeste hasrretu beharko Mikelek berari esatean hasieratik Haizea zuela gustuko .Eta Elenek bere ahizpari bien artean aukeratzeko esan dionean, ez zait ondo iruditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *