Categories: Eguneko diskoa

The Kinks: The Kinks Are The Village Green Preservation Society

1968ko The Kinks Are The Village Green Preservation Society The Kinks britainiarren seigarren diskoa izan zen eta jatorrizko laukoteak grabatu zuen azken lana, hurrengo urtean Pete Quaife baxu jotzaileak taldea utzi baitzuen.

Disko hau 1966 eta 1968 urteen artean grabatutako abestiez osatutako lan kontzeptuala da. Ray Davies izan zen abestien konpositorea eta disko honi batasun bat eman ziona. Something Else diskoarekin ekindako bideari jarraituz eta euren ibilbidearen hasieretako arrakasta handiak (“You Really Got Me”, “All Day And All Of The Night”) atzean utziz, Ray Daviesek disko sentimental eta nostalgikoa egin zuen, aurreko lanekin alderatuz askoz ere pertsonalagoa.

Disko hau Ingalaterra zaharrari eskainitako omenaldia da, ahaztear zeuden tradizioei eta bizimodu bati eskainitako azken agurra. Diskoan barrena modu bukolikoan gogoratzen dituzte Kinks taldekoek Ingalaterrako herrixketako zelai berdeak eta hango biztanleen izaera xalo  eta lasaiak. Joandako garaiei eusteko saiakera hau musikan islatzen dute, ere, pop barrokoaren zertzeladak eta folk doinu eztiak 60ko hamarkadako pop britainiarrean itsatsiz.

Gaur, 22:00 etatik aurrera, Eitb Irratian entzungo ditugu The Kinks taldekoek 1968ko disko honetan aurkeztu zituzten kantak.

El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago