Categories: Eguneko diskoa

I’m not There Soundtrack

Todd Haynes zuzendariaren Im not There Bob Dylanen bizitzari buruz egin den film berezienetako bat da. Istorio laburrez jositako amaraun honek bere bizitzaren, nortasunaren eta musikaren alde ezberdinak aurkezten dizkigu eta istorio hauetako bakoitzak aktore ezberdin bat du protagonista (Marcus Carl Franklin, Heath Ledger, Cate Blanchett, Christian Bale, Ben Whishaw, Richard Gere).

Biopic korapilatsu honek ezaguna eta, aldi berean, erabat ezezaguna den Bob Dylan irudikatzen du modu metaforiko batean. Soinu bandak, noski, bere kantak jasotzen ditu baina bertsio benetan bitxietan. 34 abestiz osatutako soundtrack honetan parte hartu duten abeslari eta taldeen zerrenda luzea da, Sonic Youth, Cat Power, Hold Steady, Yo La Tengo eta Antony & The Johnsons, besteak beste, eta aipatzeko modukoa da, ere, soinu banda honetarako eratutako Million Dollar Bashers taldea. Tom Verlaine gitarrista, John Medeski pianista eta Steve  Shelley bateria jotzailea batu zituen Million Dollar Bashers taldeak  5 abesti grabatu zituen disko bikoitz honetarako: “All Along The Watchwater” (Eddie Vedder), “Ballad Of A Thin Man” (Steve Malkmus), “Highway 61 Revisited” ( Karen O), “Cold Irons Bound” (Tom Verlaine) eta “Maggie’s Farm” (Steve Malkmus).

Gaurko Eguneko Diskoaren tartea  I’m not There filmaren soinu bandari eskainiko diogu.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago