Categories: Eguneko diskoa

Orchestra Baobab: Specialist in All Styles

2002.urtean, Orchestra Baobab Senegaleko taldeak Specialist in All Styles disko bikaina argitaratu zuen. 1987.urtean agur ofiziala esan zuen afrokubar banda haundia lan honekin itzuli zen, indarberriturik eta fresko-fresko. 80.hamarkadaren erdialdera arte, Orchestra Baobab Afrika mendebaldeko kostaldeko musikaren enbaxadoreak izan ziren mundu osoan. Hala ere, mbalax generoaren arrakastarekin, beren soinua zaharkitua geratzen joan zen. Youssou N’Dour izan zen, nolabait, Orchestra Baobab-en lekukoa hartu zuen artista gaztea eta bera izan zen, hain zuzen ere, 2002.urteko taldearen disko hau ekoiztu zuena. Diskoan, abesten ere kolaboratu zuen N’Dour-ek, Ibrahim Ferrer kubatar beteranoak bezalaxe. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian entzun ahal izango dituzu.

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago