Orchestra Baobab: Specialist in All Styles

Specialist in All Styles2002.urtean, Orchestra Baobab Senegaleko taldeak Specialist in All Styles disko bikaina argitaratu zuen. 1987.urtean agur ofiziala esan zuen afrokubar banda haundia lan honekin itzuli zen, indarberriturik eta fresko-fresko. 80.hamarkadaren erdialdera arte, Orchestra Baobab Afrika mendebaldeko kostaldeko musikaren enbaxadoreak izan ziren mundu osoan. Hala ere, mbalax generoaren arrakastarekin, beren soinua zaharkitua geratzen joan zen. Youssou N’Dour izan zen, nolabait, Orchestra Baobab-en lekukoa hartu zuen artista gaztea eta bera izan zen, hain zuzen ere, 2002.urteko taldearen disko hau ekoiztu zuena. Diskoan, abesten ere kolaboratu zuen N’Dour-ek, Ibrahim Ferrer kubatar beteranoak bezalaxe. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian entzun ahal izango dituzu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *