Categories: Eguneko diskoa

Blue Ash: No More No Less

1973.urtean Blue Ash Ohioko taldeak lehenengo diskoa argitaratu zuen, No More No Less izenburupean. Disko honi buruz 70.hamarkadako power pop-aren lan ahaztua dela esan ohi da. Izan ere, kritikak txalo beroz jaso arren, salmenta eskasak izan zituen eta garaiko irratietan ere ez zuten geihegi jarri. 60.hamarkadako British Invasion delakoa osatu zuten taldeen musikaren eragin haundiduna, power pop-eko beste taldeen (Big Star, The Groovies…) kasuan bezalaxe, Blue Ash-en soinua rock gordinenaren adibide bizia da. Gaur, gaueko hamarretan, Eitb Musikaren sintoniarekin bat egiten baduzu, Blue Ash-en lehenengo diskoa osorik entzuteko aukera eskaintzen dizugu. 

View Comments

  • Kaixo, aspaldi hontan entzun dudan talderik onena, dudarik gabe. Izugarrizko sorpresa hartu dut bapateko "opari" honekin.

    Mila esker :)

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago