Categories: Egun bat Musikan

Dusty Springfield: A Star Is Born

Dusty Springfield abeslari ingelesa 1939eko apirilaren 16an jaio zen. 60ko hamarkadako pop britainiarraren erregina eta garai guztietako blue eyed soul abeslari onenetako bat, 1963tik 1970era grabatu zituen abestien artean pop musikaren klasiko handienetako batzuk aurkitzen ditugu: “I Only Want To Be With You”, “Whishing And Hoping”, “You Don’t Have To Say You Love Me“, The Look Of Love, “Son Of A Preacher Man“…

Nazioarteko pop zerrendetan 20 hit baino gehiago lortu  zituen emakume hau umetan hasi zen abesten. Bere aitak musika klasikoa eta jazz musika entzuteko ohitura omen zuen eta Dustyk,  Peggy Leek bezala abestearekin egiten ei zuen amets.  Gaztetxotan, ordea, amerikar Rhythm and bluesa  eta Motown diskoetxearen soul disdiratsua ezagutu zituen eta guztiz maitemindu zen doinu eta erritmo afroamerikar hauetaz.

The Lana Sisters eta The Springfields taldeetan abestu ondoren 1963an bere bakarkako lehen singlea kaleratu zuen “ I only want to be with you” eta debut single honek 10 urteko ibilbide emankor eta arrakastatsuari eman zion hasiera. 60ko hamarkadan, Atlantikoaren bi aldeetan emakumezko pop abeslari bikainak zeuden arren, gutxik abesten zuten Dusty Springfielden pasioaz. Emakume honek  emoziozko sumendi bat zuen barruan eta abesten zuen bakoitzean emozio guzti hauek eztanda egiten zuten kanporantz.  Melodrama abeslari aparta, doinu dantzagarrietan ere ongi moldatu zen eta landu zituen estilo guztiei eman zien bere ukitu bereizgarria; blue eyed soul eta country musiken esparruetan kanta ahaztezinak utzi zizkigun esateko. Hain zuzen ere, bere disko goraipatuenetako bat  1969ko  Dusty in Memphis Nashvillen grabatu zuen.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

13 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago