Categories: Eguneko diskoa

The Long Ryders: State Of Our Union

The Long Ryders kaliforniarren State Of Our Union 80ko hamarkadako Americana disko onenetako bat da. 1985ean Island zigiluan argitaratutako LP hau Los Angeles hiriko talde honen lan goraipatuena izan zen eta 1983-1987 urteen tartean argitaratu zituzten diskoen artean arrakastatsuena.

Disko honetan, gainera, Sid Griffin eta Steve McCarthyk, taldearen bi konposatzaile nagusiek Reagen presidentearen agintaldiko Amerikari kritika zorrotza egin zioten, bereziki “Looking for Lewis and Clark” abestian. Beharbada honegatik, diskoak harrera hobea izan zuen Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan baino.

60ko hamarkada bukaerako country rockaren eraginpean sortutako talde honek Gram Parsons, The Byrds, Buffalo Springfield edota The Flying Burrito Brothers taldeak izan zituen bere musikaren inspirazio iturri baita 70eko hamarkadako punk rock musika eta taldearen lehen kontzertuetatik 80ko hamarkadako amerikar country alternatiboaren eszenako oinarrizko taldeetako bat izan zen Jason and the Scorchers, Green On Red eta beste zenbait talderekin batera.

Gaur Eguneko Diskoaren tartea 1985ko State of Our Union diskoari eskainiko diogu.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago