Categories: Eguneko diskoa

Kevin Coyne: Marjory Razorblade

1973.urtean Kevin Coyne-k Marjory Razorblade argitaratu zuen. Blues ahots garratzdun abeslari britaniarraren jarraitzaile askorentzat hauxe da bere ibilbide osoko diskorik borobilena. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzungo dugu. Diskografia zabala izan arren, Coyne ez da oso ezaguna publikoarentzat, baina bere lana, besteak beste, Sex Pistols-eko John Lydon-ek goraipatua izan da eta John Peel BBC-ko kazetari entzutetsuak babesa eskaini zion hasieratik. Coyne-ren kantetako protagonistak gizarteak baztertzen dituen horiek dira, bakarkadadean bizi diren outsider-ak, baita instituzioetan giltzapetuta bizi direnak ere, “House on the Hill”-en abesten duen bezalaxe. Kevin Coyne-k haien maitasun beharrari ahotsa jartzen dio.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago