Categories: Eguneko diskoa

The White Stripes: White Blood Cell

The White Stripes amerikarrek 2001ean aurkeztu zuten White Blood Cells euren ibilbideko hirugarren diskoa.  Detroitekoek zuri, gorri eta beltzez jantzitako disko honekin egin zuten jauzia nazioarteko pop arrakasten zerrendetara,  “Fell in love with a girl”  arrakasta handia izan zelarik Erresuma Batuan.   Single honen promozio videoclipa, Michel Gondryk zuzendua, urteko video berritzaileenetako bat izan zen. Baita sarituenetako bat ere,  MTV telebista kateak hiru sari eman zizkion. Zuzendari berarekin egin zuten lan Jack eta Meg White anai- arrebek ” Dead leaves and the dirty ground” singlearen videoclipean eta  “Hotel Yorba” singlearen videoclipa, aldiz, eurek grabatu zuten. Detroit hirian dagoen  Yorba hotelean filmatu zituzten irudiak eta 1926an eraikitako hotel honetako, 206. gelan, egin zuten abestiaren grabazioa. Diskoko gainontzeko abestiak Memphis hiriko Easley McCain estudioetan grabatu zituzten. Jack Whitek konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta bera izan zen, ere,  diskoaren ekoizlea.  Grabazio saioetan Meg eta bera aritu ziren, Meg baterian eta perkusio instrumentuetan eta Jack, gainontzeko instrumentu guztietan.  Aipatutako abestiez gain,  “We’re going to be friends” abestia izan zen disko honetako entzunenetako bat. Doinu ezti eta maitagarriz jositako kanta hau Napoleon Dynamite filmaren hasierako kredituen tartean entzun daiteke.

Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, The White Stripes Eitb Musikan izango ditugu.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago