Categories: Eguneko diskoa

Slade: The Party Album

The Party Album (1985) Gabonetako diskorik ganberroena da. Slade talde britaniarrak bere hit arrakastatsuenak batu zituen bertan. Ez dira guztiak eguberritako kantak, baina glam-aren garaiko banda ezagun honen abestiek festarik izerditsuenak pizten dituzte eta Eguberriak ere badira –gabon-kanta goxoak alde batera utzita—festarako garaia. Gainera, diskoko lehenengo kanta “Merry Christmas Everybody” da. Britania Haundian duela pare bat urte egin zuten inkesta batean, Slade-ren kanta hau  Irletako gabon-kantarik ezagunena izendatu zuten. Itsaskorra bada behintzat, “Cum On Feel the Noize” edo “Get Down and Get With It” bezalaxe, besteak beste. Gaur gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikan entzungai.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago