Categories: Eguneko diskoa

A John Waters Christmas

2004an argitaratutako gabon kanten bilduma hau John Waters zine zuzendariak aukeratutako 12 izenburuz osatzen da. Pink Flamingos, Polyester, Hairspray eta Cry Baby bezalako  filmak egin dituen Baltimoreko zinegile hau “Pope of Trash” goitizenaz ere deitua dena, zine estatubatuarraren pertsonai  grotesko, nazkagarri, korrosibo eta barregarrienetako batzuk sortu dituen gizona izan da. Bere zineari honelako etiketak jarri diskioete: “Kitschy”, “zabor hutsa”, “pornografikoa”,  “surrealista”…Kritikari batzuek bere alde egin dute eta beste batzuek bere aurka baina Watersen filma bat ikusi ondoren hauetako bat ere ez da epel gelditu. Egile bakarra eta bereizgarria denaren zalantzarik ez dago eta hau nabaria da, ere, bere filmetan erabiltzen duen musikan. Hala nola, gaur gaueko 22.00etatik aurrera Eitb Musikaren sintonian entzun ahalko duzuen gabon kanten bilduma honetan:

50eko eta 60ko hamarkadetako noveltyak, R&B kanta ilunak, doo wop kanta eztiak, country gabon kantak eta Fat Daddy, Tiny Tim, Little Cindy, Alvin and the Chipmunks  eta AKIM  and the Teddy Vann Production Company  bezalako interprete ezberdin eta bitxien partehartzea.

Urte Berri On guztioi!!

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago