Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: The Cavern

The Beatles Hamburgoko egonalditik Liverpoolera itzuli zirenean, 1961.urtean, the Cavern klubean eskaini zuten aurkezpen emanaldia. Ganga-formadun sabaiak zituen lokal umel eta usain txarreko hori mundu osoko klubik ezagunena bilakatu zen the Beatlesen arrakastari esker.

  

Bada, ateak gaurko egunez zabaldu zituen, 1957.urtean. Merseyssippi Jazz Band izeneko jazz taldea izan zen lehenengo kontzertua eskaini zuena. Lokala Liverpooleko hirigunean zegoen, biltegiz betetako kale ez oso erakargarri batean. Eraikuntzok, gehienak bai behintzat, XIX.mendekoak ziren. The Cavern ere garai hartako eraikin bateko sotoa zen. Diotenez, esklabuak ere bizi omen izan ziren bobeda ilun haien pean, esklabu-trafikoa egiten zen garaietan. Hirugihar irlandarra gortzeko biltegia izan zen, baita ardo eta likoreena eta arraultzena ere. The Beatlesek eta beste talde batzuk (esaterako, the Holliesek) han jotzen zutenean, aireztapenik ez zegoenez, giroa nahiko itogarria zen. Publikoak bazekien izerdi-patsetan amaituko zuela, uda zein negua izan. Arnasketaren lurrunaren kondentsazioa sabaitik tantetan erortzen zen jendearen gainean. Euriaren ura ere lokalaren adreilu zaharren artean sartzen joan zen urteen poderioz. Horrela, talderen batek oso ozen jotzen bazuen, bobedetatik hauts zuri euri fin bat erori ohi zen publikoaren gainean, euriak hormetan sorturiko kaltzio-metaketetatik. 1966.urteko otsailean the Cavern itxi egin zuten, zituen osasun-gabeziengatik. Kontua da lokalaren azpitik trena pasatzen zela. Trenbideetan ur-beltz itoginak aurkitu zituzten 65.urtean. Ur horiek the Cavern-ekoak ziren. Izan ere, lokal zaharrak ez baitzeukan urok estolderietara bideratzeko inongo egiturarik. Arazoa hobetzeko lanak garestiegiak izango zirelako itxi zuten kluba. Hala ere, urte bereko udan, jabe berrien gidaritzapean eta hobekuntzak eginda, berriro zabaldu zuten lokala. Kontzertuen programazioak eta baita beste ekitaldi batzuenak ere aurrera jarraitu zuen baina the Cavern-en urterik esanguratsuenak –Merseybeat aroa ere pasata zegoen jada- igaroak ziren.

(The Caverni eskainitako Egun bat Musikan eitbcomeko audioen atalean entzun dezakezu)

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

13 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago