Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: JUNIOR WELLS

Junior Wells blues armonika-jole eta abeslaria, 1998ko urtarrilaren 15ean hil zen, 63 urte zituenean, minbiziak jota.

Memphis-en jaioa izan arren eta Arkansas-en hazitakoa, bere bizitza Chicago-ko blues eszenaren historiari lotua egon zen. Berak esan ohi zuenez, bere maisua Sonny Boy Williamson izan zen. Honek erakutsi zion armonika jotzen eta honek bultzatu zuen, ere, Chicago hiriko club eta blues taldeak ezagutzera. Junior Wells gaztetxotan iritsi zen hiri honetara eta gazte gehientsuenak bezala, hau ere, aho beroa izanik, Little Walter-i itzal egin ziezaioken bakarra zela esanez iritsi zen. Egia da, Muddy Waters-en taldean bere ordezko modura sartu zela baina egia da, ere, inoiz ez zela bere parera egon. Inork ez zuen armonika anplifikatua LIttle Walter-ek bezala jotzen! Junior Wells-ek, halere, bere ahuleziak edo mugak ongi ezagutzen zituenez, ahalik eta probetxu gehien atera zion armonika jotzeko bere moduari eta 50eko hamarkadako armonika-jole ospetsuenetako bat bihurtu zen gutxira, Muddy Waters, Tampa Red, Elmore James, Memphis Slim edota Junior Parker bezalako musikari bikainekin kontzertuak eskainiz.

1965ean, bere debuta egin zuen Hoodo Man Blues izeneko disko itzelarekin. Buddy Guy gitarristarekin grabatutako lan hau, Delmark zigiluak eman zuen argitara eta Bob Koester-ek ekoiztu. Hau izan zen Junior Wells musikariaren ibilbideko une gorena, 60ko hamarkada amaieratik aurrera ez baitzituen hau besteko grabaketak kaleratu. Halere, 70eko eta 80ko hamarkadetan bizirautea lortu zuen, The Rolling Stones eta Bonnie Raitt bezain talde eta abeslari ospetsuen kontzertu eta biretan parte hartuz.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago