Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: SMOKEY ROBINSON & THE MIRACLES Azken Kontzertua

Smokey Robinson abeslariak 1972ko uztailaren 16an eskaini zuen Miracles taldearekin batera ematen zuen azken kontzertua. Detroiteko soul taldeak AEBetako hiriburuan, Washingtoneko Carter-Barron antzokian, eman zuen azken kontzertu hau eta emanaldia grabatua izan zen, ondoren disko formatuan argitaratzeko asmoz.

Smokey Robinsonek egun batzuk lehenago plazaratu zuen, komunikabideen aurrean, Miracles taldea uzteko asmoa. Bere hitzetan, 15 urteko ibilbidearen ondoren beste proiektu batzuetan murgiltzeko gogoa zuen eta Motown diskoetxeko lehendakariorde izateak ere denbora asko kentzen zionez, erabaki hau hartu beharrean ikusi omen zuen bere burua. Honez gain, familiari ,ere, arreta gehiago jartzeko nahia zuela adierazi zuen. 

Taldeak 15 abestiko kontzertua eskaini zuen eta abesti hauen artean, noski, ez ziren falta izan Miracles taldearen arrakasta handienetako batzuk. Gaueko une hunkigarrienetako bat Claudette Rogers abeslariak eskaini zuen eszenatoki gainera igo zenean.  Smokey Robinson abeslariaren emazteak, Miracles taldeko kide izan zenak taldearen sorreratik, ez zuen taldearen zuzeneko emanaldietan parte hartu 1964az geroztik eta gau hartan, 8 urteko tartearen ondoren, eszenatokian azaldu zen berriro bere taldekideekin alboan.

Gauari amaiera emateko, Miracles taldeko kideek, Smokey Robinson abeslariaren ordezkoa izango zena, Billy Griffin abeslaria, aurkeztu zuten jende aurrean. Honek ez zuen, inoiz, Smokey Robinson abeslariak besteko talentua erakutsi baina lan txukuna egin zuen Miracles taldeko abeslari nagusi bezala.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago