Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: JOHNNY THUNDERS

Johnny Thunders musikari estatubatuarra 1952ko uztailaren 15ean jaio zen. New York Dolls taldearen gitarra jolea eta kide sortzailea, Thunders 70eko hamarkadako punk rock musikaren pertsonai esanguratsuenetako bat izan zen. New Yorkeko panpinekin argitaratutako bi diskoek punk rockaren atarian kokatu zuten musikaria eta 70ko hamarkada bukaeran eztanda egin zuen  punk britainiarrak oinarrizko erreferentziatzat izan zuen.

1975ean, New York Dolls talde desegitean, Johnny Thunders-ek proiektu berri bat jarri zuen abian, Jerry Nolan bateria jolearekin, Television taldearen baxu jolea izandako Richard Hell-ekin (gutxira Voidoids taldearen lider bihurtuko zena) eta Walter Lure gitarra jolearekin. Heartbreakers taldearen buru eta abeslari bezala LAMF (Like A Mother Fucker) diskoa argitaratu zuen eta jarraian bere bakarkako ibilbideari ekin zion 1978ko So Alone diskoarekin.  Garaiko rock eta punk musikari ezagunenetako batzuek hartu zuten parte disko honen grabaketan eta, lehen aldiz, musika adituek kritika bikainak eskaini zizkioten Johnny Thunders musikari estatubatuarrak aurkeztutako lan bati.

80ko hamarkadan barrena, eszenatokian jarraitu bazuen ere, alkoholaren eta bestelako drogen gehiegizko kontsumoak erabat lehertu zuen bere osasuna eta hau nabarmen ikusi zen bere kontzertu eta emanaldietan. Halere, 1988an Patty Palladin abeslariarekin batera grabatu zuen Copycat bertsio diskoak kritikarien babesa lortu zuen. 1991an hil zen New Orleans hiriko hotel batean.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago