"That’s alright Mama" 1954ko uztailaren 5ean izan zen grabatua Sun estudioetan. Grabaketan parte hartu zuten, ordu arte abesti bat bera ere grabatu ez zuen Elvis Presley gaztetxo batek, Scotty Moore gitarra-jotzaileak eta Bill Black bajistak. Singlea ez zen 1954ko iraila arte argitaratu baina udarako hilabete haietan, uztaileko eta abuztuko egun eguzkitsuetan, behin eta berriz jarri zuten abestia Memphiseko irrati nagusietan baita Estatu Batuetako hegoaldeko beste hainbat irratitan ere.
Sun diskoetxeak jarraitu ohi zuen ekoizpen politikaren arabera hautatu ziren Elvisen lehen single honetako abestiak. Singlearen A aldean, erro beltzeko abesti bat aurkeztu zen, hau da Arthur Crudup afroamerikarraren "That’s alright Mama" rhythm and blues zaharraren moldapena eta B aldean, berriz, Bill Monroe bluegrass maisuak 1945an grabatu zuen "Blue Moon of Kentucky" abestiaren bertsio rockabillya. Elvis Presley-ren estreinako single honek rock and rollaren garai distiratsuenari eman zion hasiera eta amerikar pop musikaren eta, ondorioz, Europako pop musikaren norabideak aldatu zituen betirako.
"If I could find a white man who had the Negro sound and the Negro feel, I could make a billion dollars"
Sam Phillips
Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …
60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…
20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…
Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …
Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…
50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…