Argi dago emakume guztiak ez direla berdinak, horregatik, batzuen eta besteen artean gustuak aldatu egiten dira. Dena den, badira gorputzeko hainbat atal gizonek plazerarekin lotzen dituztenak, baina emakume askok ez.
Hori horrela, sexu-harremanak izaten ari garen bitartean, kontuan hartu behar da emakume askok ez dutela, adibidez, umetokiaren edo uteroaren lepoa ukitzea nahi. Emakumea oso kitzikatuta ez badago, zakilak uteroaren lepoa
Klitoriaren glandea
Klitoriaren buruari deitzen zaio horrela. Nerbio asko igarotzen dira bertatik, eta oso sentikorra da. Bada, emakume askok ez dute gustuko zuzenean klitoria ukitzea, nahiz eta beste batzuentzat oso kitzikagarria izan.
Oinak
Kasu honetan Johns Hopkins Unibertsitateak egindako ikerketa bat hartuko dugu ardatz. Izan ere, aipatu ikerketak dio galtzerdiekin sexua praktikatzeak orgasmoa errazten duela, dela emakumeetan dela gizonetan.
Dirudienez, oinak hotz ditugunean zaila da aldamenean dugun lagunak transmititzen dizkigun sentsazioetan kontzentratzea. Beroak, aitzitik, zentzu guztietan “berotzen” gaitu.
Uzkia
Ez dugu esan nahi uzkia ukitzea soberan dagoenik, baina bai emakume batzuentzat desatsegina dela; beraz, kontuz ibili beharra dago.
Uzki bidezko jolasetan murgiltzeko beharrezkoa da gutxieneko konfiantza maila egotea. Halaber, garrantzitsua da uzkia lubrifikatzea, ostean ez dugu inondik inora plazerik emango edota hartuko.
Hasieran esan bezala, emakume batetik bestera nabarmen alda daitezke gustuak. Hori dela eta, nahitaezkoa da komunikazioa egotea, eta huts egin orduko, emakumeari gustuko dituen praktikei buruz galdetzea.
Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…
Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…
Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…
Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…
Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…
Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…