Categories: Gaixotasunak

Krisialdiak sexuari ere eragiten dio

Sexuaren inguruko blog honekin bat ez datorrela dirudien arren, krisiaz mintzatuko gara gaur. Izan ere, ekonomiari eta gure diru-zorroei kalte egiteaz gain, sexu-harremanei ere eragiten dio, ikerketa baten arabera.

Lilly laborategiek egin dute ikerketa, Cialis medikamentuaren (Viagraren lehiakidea merkatuan) sortzaileek, alegia. Azken hiru urteetan, krisia hasi denetik, gutxi gorabehera, zakila zutitzeko arazoak direla eta medikuari egindako bisitak % 20 hazi dira. Adituen ustez, kasu horietatik askok krisiak eragindako estresa dute jatorri.

Horrez gain, zakilaren zutitze arazoak izan dituzten gizonen erdia baino gehiago ez da medikuarengana joan konponbide bila. Gehienek medikuak sexualitateaz galdetu arte itxaroten dute.

Dena den, gogoratu beharra dago gaitz hori ez dela arazo psikologoengatik bakarrik azaltzen. Osasun arazo larrien ondorio izan daiteke, bihotzarekin zerikusia dutenak, batez ere. Horregatik da hain garrantzitsua gizonek arazo hori lotsa gabe onartu eta irtenbide bila medikuarengana jotzea.

Alaitz Artozabal

View Comments

  • edozein neskarekin larrua jo eta ez naiz korritzeko gauza arazoa izan liteke?
    ahal naiz jotake egon orduak eta orduak baina ezer ez eta ez dakit zergatik izan ahal den :S

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago