Categories: Bitxikeriak

Adiskidetasuna eta sexu harremanak, biak batera?

Askotan hitz egiten da harreman sexualak dituzten adiskide bikoteez. Badirudi jende guztiak duela lagunen batekin horrelako harremana. Hala ere, errealitatean ez da hain ohikoa eta kontu praktikoa baino teorikoagoa da. Izan ere, zaila da lagunak egitea eta ligatzea, oraindik zailagoa. Horrela, biak uztartzeak ezinezkoa dirudi!

Adiskidetasun mota hori oso bitxia eta konplexua da. Alde batetik, adiskidetasunak berekin ekartzen duen leialtasuna beharrezkoa da, baita sexu harremanek eskatzen duten intimitatea. Bestetik, sexuak laguntasunean negatiboki eragingo ez duelako segurtasuna izan behar da.

Gainera,  askok tabu antzeko bat dute, lagunekin harreman sexualak izatea eragozten diena. Zaila da ohiko roletatik ihes egitea, tradiziozko konpromisoak gainditzea, jeloskortasuna saihestea… Guztia,  hainbat funtzio betetzen dituen harremana osatzeko.

Askotan harremanaren mugak ez dira oso ondo definituta egoten. Gehienak denboraldi baterakoak izaten dira, bietako batekin konprometetitzeko prest dagoen beste pertsona bat heltzen denean amaitu egiten direnak. Kasu batzuetan, badirudi harreman egonkorrago bati itxaroteko sortzen direla.

Izan al duzu zuk horrelako lagunik? Zein hitzarmen zenuen eginda berarekin? Zeintzuk dira onura eta eragozpenak?

Alaitz Artozabal

View Comments

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago