Categories: Gaixotasunak

Ordenagailuak kalte egin diezaioke gizonezkoen ugalkortasunari

Gizonezkoen barrabilen etsaia da beroa. Tenperatura igoerek kalte egin diezaiekete. Zientzialari estatubatuarrek ordenagailu eramangarria izterren gainean ez jartzeko aholkatu dute, horren beroak barrabilen tenperaturak gora egitea eragiten duelako, eta hori arriskutsua izan daiteke gizonezkoen ugaltzeko gaitasunerako.

Azterketa berri hau Fertility and Sterility aldizkariaren web orrian publikatu dute. Bertan, uztailean egindako azterketa baten emaitzak azpimarratzen dituzte. Córdobako (Argentina) Nascentis ugalketarako medikuntza zentroko zientzialariek egindako ikerketa baten emaitzak kaleratu zituzten orduan. Argentinako azterketa horren emaitzak semen laginen analisiekin lortu zituzten. Oraingoa, berriz, New York Estatuko Unibertsitateko Yelim Sheynkin urologoaren esku egon da, eta eskroto edo barrabil-zorroaren tenperatura igoeren eragina aztertu dute bertan.

Azterketa horren emaitzen ondorioen artean, sofan eserita ordenagailu eramangarria izter gainean jarrita lan egiten duen gizonezko batentzat aukera gutxi utzi dituzte zientzialariek: hankak itxita edo irekita izan, estalki babesle bat erabili zein erabili ez, ezin da barrabilak berotzeko arriskua saihestu. Ikertzaileen esanetan, “barrabil-zorroaren tenperaturak gora egin zuen nabarmen, hankak batera zein bestera jarri eta izterretan babesgarria izan arren”.

Azterketa egiteko, ikertzaileek osasun arazorik ez zuten 29 gizonezko bildu zituzten, eta ordenagailu eramangarriak izter gainean jarrita 60 minutuko saioak egin zituzten. Proba guztietan barrabil-zorroen tenperaturak gora egin zuen, baina igoera handiagoa izan zen hankak itxita izan zituztenean. Gizonezkoek hankak irekiz gero, barrabilen tenperaturak motelago egin zuen gora; gradu zentigradu bat lehenengo 28 minutuetan.

Ordenagailu eramangarriek gizonen ugalkortasunean duten eragina ez da oraindik gehiegi ikertu, baina New York Estatuko Unibertsitatearena bigarrena izan da gradu bat igotzeak haziari kalte egiteko nahikoa izan daitekeela erakusten.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago