Categories: Kamasutra

Sexuaren mito faltsuak

Sexuaren munduan guztiz faltsuak diren mito asko daude. Mito hauek ahoz aho ibiltzen dira eta askotan zalantzak eta ideia-nahasketak sortzen dituzte.

Halere, bada mitoei jaramonik egin gabe sexuaz lasai asko disfrutatzen duen jendea, baina, badaezpada sexuarekin lotuta dauden hamar mito faltsuren berri emango dizuegu:

1. Beste pertsona batekin sexu-fantasiak edukitzeak fideltasuna haustea esan nahi du: Sexu-harremanetan beste pertsona batzuekin fantasiak izatea guztiz normala da. Kitzikapena areagotzen duten estimuluak baino ez dira fantasiak. Horrek ez du, ordea, bikotearekin desleialak garenik esan nahi.

2. Mutilari uzki bidezko sexua gustatzen bazaio homosexuala da: Mutil askok ez dute uzkiaren estimulazioaren bidez disfrutatu daitekeela onartzen. Aurreiritziak direla eta, homosexualentzako praktika dela uste dute, baina, guztiz oker dabiltza, uzkia oso puntu erogenoa baita.

3. Sexu-harremanak sarketarekin bukatu behar dira: sexu-harreman on batek ez du zertan sarketan bukatu behar. Aho bidezko sexua, masturbazioa eta beste jolas mota batzuekin plazer asko senti dezakete neskek nahiz mutilek.

4. Jostailuak erabiltzen dituzten emakumeak ez daude euren bikoteekin pozik: Guztiz faltsua da. Sexu-harremanetan jostailuak erabiltzea berritzeko bide bat besterik ez da, hau da, plazerra bilatzeko modu ezberdin bat hautatzea. Gainera, bakarka nahiz bikotearekin erabili ahal dira.

5. Fetitxismoa, Voyeurismoa eta exhibizionismoa perbertsio hutsak dira: Praktika hauek kitzikatzeko helburuz eta parte hartzen duten guztien onarpenarekin erabiltzen badira ez dira zertan perbertsio izan behar.

6. Bisexualak euren homosexualtasuna onartzen ez duten pertsonak dira: ez du zertan horrela izan behar. Pertsona asko daude neskak eta mutilak gustuko dituztenak.

7. Promiskuitatea eta sexu bidezko gaixotasunak guztiz lotuta daude: egia da pertsona askorekin oheratzen den jendeak aukera gehiago dituela gaixotasunak pairatzeko, baina, neurriak hartuz gero ez da zertan kutsatu behar.

8. Berrogei urteren bueltan mutilak erekzio arazoekin hasten dira: 40 urtetik gorako gizonek, hipertentsioa, diabetesa, obesitatea… izan dezakete eta faktore hauek ez dute erekzioetan askorik laguntzen. Baina, ongi zaintzen diren gizonak guztiz aktiboak izan daitezke, nahiz eta 50 urte izan.

9. Koitoan orgasmora iristen ez diren emakumeak frigidoak dira: sarketarekin ez da zertan orgasmora iritsi behar. Gainera, orgasmora ez iristeak ez du sexu-harremanetan kitzikapenik sentitzen ez denik esan nahi. Sarketa ez den beste praktika batekin orgasmora iristen den emakumea ez da frigidoa.

10. Zakil handiagoek plazer gehiago ematen dute: geroz eta argiago dago tamaina ez dela garrantzitsua, nahiz eta askok baietz pentsatu. Zakil handiak mingarriak izan ahal dira emakumeentzat. Gainera, plazerra ez du tamainak ematen, erabilera egokiak baizik.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago