Bitxikeria interesgarria gaurkoan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari galdetutakoa: Zerekin gozatzen du gehiago emakume batek. zakil lodi eta txiki batekin ala zakil luze eta fin batekin? Irakurleok zer nahiago duzue?
Arrigorriako mutil honek galdetutakoak zeresana emango du seguruenik ‘Eingo al deu’ sexu-blogean. Zure iritzia behar dugu!
Hau da Olatzek emandako erantzuna:
“Berriro zakilaren tamainarekin bueltan, badirudi gozatzeko garaian gure gorputza zatituta dagoela. Hau da, pertsona batek sexu-harremanak izaten dituenean ez da zakil edo bagina batekin bakarrik egoten. Gorputz atal horren atzean ( bularrak, zakila, bulba) pertsona bat dago. Pertsona horrek, larru bat dauka, gorputz mugimendu bat, usain bat…
Beraz, pertsona batekin harremanak ditugunean, ezin dugu pertsona hori zatitu. Hau da, sexu-harreman genitalak ditugunean zakila ez dago isolatua, ipurdian edo baginan ez da zakil huts bat sartzen, horren atzean pertsona bat dago.
Hori dela eta, sexu-harreman genital baten ondoren gustura egon garela esaten dugunean,hor faktore asko kontutan hartu behar ditugu, hala nola, pertsona bakoitzaren momentua, norberak bere gorputzarekin duen harremana,bestearekiko sentitzen den erakarpena, eta abar luze bat…”
Ados al zaudete Olatzen erantzunarekin?
Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…
Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…
Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…
Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…
Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…
Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…
View Comments
Ba orain del aste bat. Interviu aldizkarian inkesta agertu zen. Bertan emakumezoei galera mordoa egiten zitzaien... eta bat zera zen: Sexu harremanetan, hobe zakil lodia ala luzea gehiago gozatzeko? Ba gehiengoa zuen erantzuna, ehuneneko altuaz, zakila lodia zela hobe luzea baino, "baginan egiten duen presioagaitik" (edo horrelako zeozer). Diametroa luzeera baino garrantzitsuagoa omen da.