Categories: Aholkuak

“Sexu anala probatu nahi dut baina ez naiz ausartzen. Gozagarria da?”

Osteguna berriz eta beti bezala, gazte baten zalantza aukeratu dugu eta Olatz Berastegi sexologoari luzatu digu. Oraingoan uzki bidezko sexu jardueraren gaineko galdera egin digu ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurle batek. Badakizu, zuk ere zure zalantzak argitu nahi badituzu, bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta Olatzek erantzungo dizu. Mezua guztiz anonimoa da, beraz, ez galdu denborarik eta galdetu nahi duzuna.

Hau da aste honetan jaso dugun zalantza:

“Sexu anala probatu nahi dut baina ez naiz ausartzen. Gozagarria da? Min asko ematen du? Asko zikinduko da nire mutilaren zakila? Mutilak gozatzen du? Ala gehiago disfrutatzen da sarketa normalarekin? Neska iritsi daiteke orgasmoa sexu analarekin?”

Eta hau Olatzen erantzuna:

“Sexu anala sexu-praktika mota bat da eta gozagarria izan daiteke baina ez pertsona guztientzat, denok ez baititugu uzkiko muskuluak berdin. Hau da, batzuek beste batzuek baino askoz malgutasun handiagoa dute. Horregatik, askotan, eta batez ere hasieran, zaila gerta daiteke zakila sartzea, beraz, lasai-lasai praktikatzea da gomendagarriena. Dena den, erosoena, lubrifikatzaileak erabiltzea da, horrela sarketa erraztuko baitugu.

Zakila zikintzearen kontuari dagokionez, ez da zertan lohitu behar, kondoia erabilita askoz garbiagoa izango da eta, gainera, gogoratu uzki bidezko sexuarekin ere gaixotasunak transmititu daitezkeela.

Neskak nahiz mutilak gozatu dezake praktika honekin. Batzuentzat jarduera gozagarriena izatera hel daiteke, beste askok, berriz, nahiago dituzte beste praktika batzuk.

Eta noski, orgasmoak eduki daitezke uzkiko sexuarekin. Halere, askotan aipatu dugun moduan, neska batentzat klitoria laztantzea da orgasmora iristeko biderik errazena. Amaitzeko, ez ahaztu, edozein sarketa mota praktikatzeko garrantzitsua dela kitzikapen maila altua edukitzea, sarketa gozagarriagoa izan dadin”.

Alaitz Artozabal

Share
Published by
Alaitz Artozabal

Recent Posts

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat…

7 urte ago

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk…

7 urte ago

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

Public Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du "sexercise" delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan…

7 urte ago

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

Orain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi…

7 urte ago

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

Horoskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte,…

7 urte ago

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

Sexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea…

7 urte ago